Somenezko idazketa tailerraren edizio berria prest

15.01.18
Udal Liburutegia

Liburutegiak ezagutzera eman duenez sormenezko idazketa tailerraren 3. edizio abian du eta izen ematea zabalik 16 urteko pertsonentzat. Tailerra Yurre Ugarte idazleak emango du, sei larunbat goizetan –saioko bi ordu- Lobianon eta 11etatik ordu 1etara. Aurreikusi diren datak ondorengoak dira: otsailean 3 eta 17a; martxoan 10 eta 24a, apirilean 14a eta azkena maiatzaren 5ean.

Tailerrean lengoaiaren alde ludiko eta askatzailea landu eta sakonduko dira, norberaren adierazpena bilatu nahian. Idaztea ez baita da hitzak elkartzea soilik. Idatzizko lengoaia ortografikoki zuzena eta arau guztiak betetzea baino zerbait gehiago baita. Izan ere, urrats bat haratago ematean datza tailerraren helburua, trebatzean eta irakastean sormenezko eran idazteko eta gure ezaugarri pertsonalekin ados datorren adierazpen literarioa lortzeko.

Testuak lantzen eta idazten gozatzen duten pertsonentzat edo sormenezko eran adierazi eta paper gainean euren sorkuntza eta zirrara guztiak jarri nahi dituzten 16 urtetik gorako pertsona guztientzat aproposa da. Norberak bere adierazpen literarioa du eta tailerrean norberaren era partikular eta besterengana ezina hori topatzen saiatuko da.

Ariketa praktikoen eta irakurketaren bidez testu literarioak sortzeko modu ezberdinak erakutsiko ditu Yurre Ugartek: pertsonaiak eta elkarrizketak sortzeko teknikak, eta abar.

Tailerra doako ekintza bada ere, plaza kopurua mugatua denez gero izena eman behar da urtarrilaren 31a baino lehen Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz edo biblioteca@udalermua.net e-postara idatziz. Datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Plaza baino eskaerak gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira eta Ermuan erroldatutakoek eta aurreko edizioetan parterik hartu ez dutenek lehenetsiko dira. Onartutakoen zerrenda Liburutegiko mikrositean iragarriko da otsailaren 1ean.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean