Star Wars, los últimos Jedi 3D eta Alanis, Ermua Antzokian ikusgai asteburuan

16.01.18
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak zine aste berriari hasiera emango dio ostegunean. Zine-klubean Britainiako El Viaje filma proiektatuko dugu, Nick Hamm zuzendariarena. Aktore protagonistak Timothy Spall eta Colm Meaney dira, biak lan bikaina egiten dutelarik. El viaje itxuran arerio sutsuak ziren –Ian Pasley unionista eta Sinn Feineko Martin McGuinness buruzagia- bi pertsonen arteko laguntasun kasuala nola sortzen den errepasatzen du. Protokolo arrazoiengatik, biak bidai labur bat elkarrekin egin behar zuten, hori izan zelarik Ulster hiriburuan bakea lortu ahal izateko erabakigarria. Protagonistek interpretatzeko duten ahalmena eta elkarrizketa azkarrak azpimarratzen ditu filmak, Britainiako zinearen klasea; atmosfera nahiz eszenatokiak birsortzeko duen gaitasunarekin batera. Filma inspiratzaile eta iradokitzailea da ehuneko ehunean. El Viaje, astero egin legez iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, arratseko zazpi eta erdietan Anahí Bernerik zuzendutako eta Alanis tituluko zinta argentinarra proiektatuko dugularik lehen aldiz. Filma garaileetako bat izan zen Donostiako azken jaialdian, zuzendari onenaren eta emakume interpretearen sari onenak eskuratu baitzituzten, Bernerik eta Safia Galak, hurrenez hurren. Alanisek bere gorputza saltzen du, seme-alaba txikia aurrera atera eta bizirauteko. Bizilagun batekin etxebizitza partekatzen du. Egun batean polizia sartzen zaie etxea erregistratzera eta, itxuran, ez du irtenbiderik izango. Alanis premiazko eta kaleko filma da, haragizkoa, amodiozkoa eta politikoa. Drama bat da, lizunkerian sakontzen ez duena; distiratsua eta beharrezkoa. Alanisek filma onenaren eta emakumearen interpretazio onenaren sariak jaso ditu baita ere La Habanako jaialdian. Alanis igande gauean eta astelehen iluntzeko 8.30etan ere ikusteko aukera izango dugu.

Asteburuko beste proposamena Star Wars, los últimos Jedi 3Dimentsiotan da. Ezer gutxi gehiagorik esan daiteke saga honen inguruan, zinearen historiako errekor guztiak hautsi baititu, oraingoan ikusleen babesa ere bat duelarik. Ukaezina, iaioa eta batez ere dibertigarri eta entretenigarria da, seguruenik honako ezaugarrietako lan bati eskatu dakizkiokeen bertuteak. Formari dagokionez oso zuzena da eta, bisualki ikusgarria. Star Warseko unibertso guztia azken lan honetan biltzen da, Leia printzesa barne izanik. Luxuzko aktore sorta bildu du lan honek: Adam Driver, Benicio del Toro, Lupita Nyong, Joseph Gordon-Levitt eta Carrie Fisher, bezalakoak esaterako. Ikuskizun aparta. Star Wars, los ultimos del Jedi larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Igande arratseko 5etan eta gaztetxoendako emanaldian, Wonder tituluko filma interesgarria proiektatuko dugu, ezaugarri bikoitza duena: istorio maitagarria eta izaera hezitzailea. Zuzendaria Stepehn Chbosky da. Istorioak kontatzen du aurpegian deformazio sakona duen 10 urteko mutilak ikastetxe berrian onartua izateko egiten dituen ahaleginak. Filma aproposa da familia guztiarentzat, laguntasunaren eta senidearen balioak azpimarratzen dituelako. Gordinki agertzen du haurtzaroko gaixotasunaren ondorioak. Hunkigarria eta iradokitzailea. Julia Roberts aktoreak lan bikaina eginen du.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan