Gurasoen eta hezkuntzako profesionalen Bilgunea, berriro abian

16.01.18
Hezkuntza

Bilgunea programaren edizio berri bat hasiko da hil honetan, eta jada prest daude 2017/2018 ikasturteari dagozkion saioak.

Ekimena Tokiko Gizarte-Hezkuntza Mahaiak bultzatzen du, eta helburua hezkuntzako profesionalei eta gurasoei herriko umeen gizarte-hezkuntza garapenerako erremintak eskaintzea da.

Ermuko Udalak antolatu du programa, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzaren, herriko Ikasleen Guraso Elkarteen, ikastetxeen eta osasun zentroaren laguntzarekin.

Hezkuntzako jardunaldiak lau ataletan banatuta daude, seme-alaba eta ikasleen adina kontuan izanda: 0-3 urte (Guraso izatea, non dago argibideen eskuliburua? Izenpean), Haur hezkuntza (Frustrazioarekiko tolerantzia), Lehen hezkuntza (Sozializazioa) eta Bigarren hezkuntza (Nerabezaroa, garai kezkagarria). Atal bakoitzak, era berean, hiru saio propio ditu bere barnean; horrela, guztira 12 jardunaldi izango dira.

Atal bakoitzeko lehenengo hitzaldiak datorren astean izango dira, eta honakoak dira:

  • 0-3 urte: Atseden/Lo indarberritzailea. Urtarrilak 22, astelehena, 17:30etik 19:00etara.
  • Haur hezkuntza: Amorrualdiak nola kudeatu. Urtarrilak 24, asteazkena, 17:30etik 19:00etara.
  • Lehen hezkuntza: Antxitxiketan, lagunen garrantzia. Urtarrilak 23, asteartea, 17:30etik 19:00etara.
  • Bigarren hezkuntza: Nerabezaroa ulertzen. Urtarrilak 22, astelehena, 17:30etik 19:00etara.

Gainera, lehenengo hiru atalei dagozkien saioetarako, doako ludoteka zerbitzua eskainiko da.

Jardunaldietan parte hartzea doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, izen-ematea egin beharko da eskaera orria betez eta Gizarte Zerbitzuetan, ikastetxeetan edo osasun zentroan entregatuz. 943 17 91 61 telefono zenbakira deituta ere eman daiteke izena.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko