'The Primitals' antzezlan dibertigarria ostiralean iritsiko da Ermua Antzokira

17.01.18
Ermua Antzokia

Yllana eta Primital Brothers antzerki konpainiek indarrak batu dituzte eta The Primitals antzezlana aurkeztuko dute, antzerkia, musika eta umorea uztartzen dituen lana. Ikuskizuna ostiral honetan, urtarrilak 19, iritsiko da Ermua Antzokira.

Gurea izan zitekeen planeta bateko lau aborigenek agertokia menpean hartzen dute, barre algaraka edo aihozkadaka, ikusleak konkistatzeko prest baina mila motatako musikaz gainezka beti ere, zeina espazio-denboraren mugaldeetan zehar egin dituzten bidaietan belakiak bailiran xurgatu duten.

The Primitals tribu baten istorio arraro eta surrealista da, zeinak disfuntzio apur bat, barne-borrokak, handinahiko ametsak, buru-desorekak eta milaka urtetako farmakopea dituen tribu batena, alegia. Lau ahotseko xamanismoa, a capella tragikomedia, aspaldiko abangoardismoa... hori guztia eta askoz gehiago eskaintzen digu.

Joe O’Curneen zuzendariaren lanak Iñigo Garcia Sanchez, Pedro Herrero, Adri Soto eta Manu Pilas aktoreak ditu protagonista, eta 90 minutu inguruko iraupena du. Ikuskizuna ostiralean 22:15ean hasiko da Ermua Antzokian, eta azkenengo sarrerak 10 euroren truke daude salgai Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, antzezlana hasi baino ordubete lehenagotik, aretoko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako