Gaztetxoentzako irakurketa klubean izena emateko epea zabalik
Ermuko Udal liburutegiak, Euskara Sailarekin elkarlanean, 9 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzako irakurketa kluba antolatu du.
Helburua euskaraz nahiz gaztelaniaz irakurtzea atsegin duten lagun taldea osatzea da. Saioetan, ipuinak, komikiak, istorioak edota olerkiak irakurriko dira, eta ondoren, guztien artean komentatuko dira. Gainera, sormenarekin eta literaturarekin zerikusia duten bestelako ekintza batzuk ere burutuko dira.
Maiatzera arte luzatuko den ikasturtean zehar, lau saio burutuko dira hilean asteazken batean, 17:30etik 18:30era, Lobiano Kulturgunean. Data zehatzak otsailaren 21a, martxoaren 14a, apirilaren 11 eta maiatzaren 16a izango dira, eta orain arte aurreikusitako irakurgaiak honakoak dira: Nur eta magia kanpamendua (Toti Martinez de Lezea), Hilda y el gigante de medianoche (Luke Pearson) eta Txiukue (Alaitz Olaizola).
Ekimenaren gidaria Onintze Goitiz idazle eta ipuin kontalaria izango da.
Irakurketa kluba doakoa da, baina otsailaren 6a, asteartea, baino lehen izena eman beharko da 943 17 92 12 telefono zenbakira deituta, biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatzita edota liburutegira bertara joanda, honako datuak emanez: izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, ikastetxea, telefonoa eta amaren edo aitaren helbide elektronikoa.
Plazak mugatuak dira, beraz, eskaera gehiago aurkezten badira, lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutako pertsonek eta aurreko ikasturteetan parte hartu ez dutenek.
Onartutakoen zerrenda liburutegiaren mikrositean argitaratuko da otsailaren 7an, asteazkena.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean