Zeneten bidai musikala aste honetan iritsiko da Ermura

24.01.18
Ermua Antzokia

Toni Mellado abeslari malagarrak, Zenet izenez ezagunagoa denak, kontzertua eskainiko du ostiral honetan Ermua Antzokian, bere Si sucede, conviene azken lana aurkeztuz.

Zenetek 2008. urtean egin zuen jauzi musikaren mundura, Los mares de China bere lehen diskoaren eskutik. Bertan, egokitasunez uztartzen zituen jazz lengoaia, musika latinoaren unibertsoa, munduko hainbat txokotako musiken ukituak, Javier Lagunaren hitzak eta musika sentitzeko duen modu pertsonala. Orain, hamaika urte geroago, erritmo, genero eta esperientzia berriekin batera, bide berriak jorratzen dihardu abeslariak; izan ere, heldutasuna lortzen jakin izan du beti, baina geldirik egon gabe, ikasten eta hobetzen jarraitu ahal izateko.

Zenet showmana da, aktorea, dantzaria, mimoa eta, gauza guztien gainetik, eszenatoki gaineko artista, bere kapelarekin jolasean, dantzan eta ikus-entzuleekin txantxetan ongi pasatzen duena. Gainera, musika jotzeaz gozatzen duen kalitate handiko taldea du alboan, eta zuzenekoetara gerturatzen den orori euren pasioa kutsatzen diete. Kontzertu guztietan egiten dituzten bidai musikalek fadoan, tangoan, jazzean, swingean, musika kubatarrean eta koplan izaten dituzte geldialdiak, baina beti Zeneten erreinuan amaitzen dira; izan ere, malagar klasiko eta gaiztoak bere estilo propioa sortu du jada.

Zenet ostiral honetan, urtarrilak 26, igoko da Ermua Antzokiko eszenatokira, 22:15etik aurrera. Sarrerak 12 euroren truke daude salgai Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan