Datorren ikasturterako izena emateko epea zabalduko dute ikastetxeek

26.01.18
Hezkuntza

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko nahiz pribatu kontzertatuek astelehen honetan zabalduko dute, urtarrilak 29, 2018/2019 ikasturterako matrikula eskaera egiteko epea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak 2018ko urtarrilaren 15eko agindua argitaratu, eta bertan matrikulazio eskaerak entregatzeko epea eta 2018/2019 ikasturterako ikasleak onartzeko jarraibideak zehazten dira.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren urtarrilaren 18ko Agindua

Aipatutako aginduak jasotzen duen moduan, eskaerak eta dagokien dokumentazioa aurkezteko epea urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra arte egongo da zabalik (Internet bidez egindako eskaeren kasuan, epea egun bat lehenago amaituko da, otsailaren 8an, hain zuzen).

Ikasleak onartzeko prozesu honetan parte hartu beharko dute 2 urteko geletan onartuak izan nahi duten ikasle guztiek. Era berean, eskaera egin beharko dute lehen aldiz Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan sartu nahi duten ikasle guztiek. Bestetik, onarpen-prozesu honetan eskaera egin beharko dute lehendik eskolatuta dauden ikasleek ere, baldin eta hezkuntzako maila edo etapa horiek egiteko ikastetxez ala hizkuntza ereduz aldatu nahi badute edo behar badute.

Urteroko legez, lehenengo aldiz matrikula egin behar duten familiekin harremanetan jarri da Ermuko Udala (2016. urtean jaiotako haurrak dituztenekin), gure herrian hezkuntza alorrean dugun eskaintza zein den jakinarazteko, eta horren arabera familiek beren aukera egiteko.

Ermuan bost ikastetxe ditugu; horietatik hiru publikoak dira (Ongarai Eskola, Anaitasuna Ikastola eta Sallabente) eta beste bi itundutakoak (Eskolabarri eta San Pelaio). Zentro horietan guztietan, ikaslean onartzeko prozesuaren egutegiak zehazten duen moduan, eskaera guztiak jaso ostean otsailaren 20an argitaratuko dira behin-behineko zerrendak. Martxoaren 14a arte zabalik egongo da erreklamazioak aurkezteko epea, eta martxoaren 16an behin-betiko zerrendak izango dira ikusgai.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsulta ezazu honako esteka.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako