‘Story Time’, ingelesezko istorioak prestatzen

01.02.18
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak ingelesezko Story Time ipuin kontaketa saio berria antolatu du larunbat honetarako, otsailak 3, Lobiano Kulturgunean.

Cooking up stories da ipuin saioaren izenburua, eta 6 eta 10 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago batez ere. Annie Funny ipuin-kontalariak eskainiko du saioa.

Jarduera hau liburutegiak prestatutako asteburutako ekintza egitarau bereziaren barne dago, eta helburu bikoitza dauka: batetik, ahozko tradizioaren bitartez ipuinen mundura hurbiltzea eta, bestetik, umeen ingelesezko gaitasun linguistikoak hobetzea.

Gogorarazten dizuegu Story Time ekimena Lobiano Kulturgunean izango dela, larunbat honetan 17:30etik aurrera. Sarrera doakoa da, baina plazak mugatuak izango dira, saioaren isiltasun eta kalitate baldintza egokiak bermatze aldera.

Era berean, etenak ekiditeko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez