‘Molly's game’ eta ‘The disaster artist’ Ermua Antzokiaren zine proposamenak astebururako

06.02.18
Ermua Antzokia

Zinematografi aste berriari ekingo diogu, jai giro betean murgilduta: eman berri diren estatuko Goya eta hile bukaerako Oscar sarien tartean. Inauterietan ostegunetik asteartera murgilduko garela ahantzi gabe. Ermua Antzokia jaiarekin bat eginen du eta lau titulu on proposatzen dizkigu, ostegunetik eta astelehenera bitartean gozatzeko. Hilero bezala, zine bonoa eskuragai dugu Lobianon edo Antzokiko leihatilan bertan. Horri esker, helduentzako zine komertzialeko nahiz zineklubeko emanaldietara joan ahal izango dugu, film bakoitzaren truke 1,3 euro ordainduta. Otsaileko bonoak 15,6 euroko prezioa du.

Osteguneko zineklubean produkzio iparamerikarra ikusi ahal izango dugu; Ana Asensio zuzendari eta gidoilariarena The Most beautiful Island. Zine independentean kokaturiko thriller dramatikoa da, 80 minutu irauten dituena. Luciana immigrante espainiarra da New York hirian, dokumentaziorik gabekoa. Ahal duen bezala bizirauteko moldatzen da, ozta-ozta, etxebizitzaren alokairua ordaintzeko apenas uzten dioten lan prekarioekin. Egoera oso larrian izateak, gau bakarreko lana onartzera eramango du, uztez erraza eta oso ondo ordaindutakoa. Itxurak itxura, eskaintzak amets amerikarraren aurpegi ilun eta krudelaren aurrean jarriko du. Pelikula zineklub saioan eskainiko dugu ostegun honetan, 20:30etik aurrera, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da arratseko 19:30etik aurrera Aaron Sorkinek zuzenduriko ‘Molly´s game tituluko drama biografikoarekin. Lanak Molly Bloom eskiatzailearen bizitza kontatzen du, zeinak 21 urte baino lehenago milioiak irabaztea eta aberats egitea lortu zuen. Joko Olinpikoei uko egin behar izan ondoren Los Angeles hirira joan zen bizitzera. Hainbat lanbide izan zituen, zerbitzariarena tartean. Argia zenen eta enpresetarako sena zuenez milioika dolar irabazi zituen poker partida klandestinoak antolatzen, FBI agentzia miatzen hasi aurretik. Ekoizpen handi eta luzea da, 141 minutu irauten baititu. Izendatua dago Oscar, Urrezko globoak eta Bafta sarietarako. Molly´s game igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren film komertziala The disaster Artist izango da, James Francok zuzendutako komedia biografiko eta benetako oinarria duena. ‘The Room’ filmaren produkzio erreala kontatzen du, zeina “historiako filmarik txarrenetarikoen artean” kontsideratua dagoen. Tommy Wiseauk zuzendu zuen 2003. urtean eta ‘The Room’ filma ipar Amerika guztitik proiektatzen izan da hamar urtetan baino gehiago, ikuslez beteriko aretoetan. The disaster artist gizartera egokitu ez eta ametsa duten pertsonen komedia da, legenda bihurtzeko bide bat baino gehiago badirela gogorarazten diguna. Nominazioak ditu oscar eta Urrezko Globoetarako eta saria filma onenari jaso zuen Donostiako zine jaialdian. Filma larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Igandeko haurrentzako saioari dagokionez, 17:00etatik aurrera marrazki bizidunen Ohianeko kuadrila’ (The Jungle Bunch) ikusgai izango dugu. Proiekzioa euskaraz emango da. Maurice behar bezalako pinguinoa da. Baina tigre bat du barruan! Tigre batek hezita, pinguino hau itsas hegazti izatetik haratago, kung-fu maisu bilakatu da. Aurrerantzean, bere lagunekin batera, bere amak egin zuen bezalaxem Maurice oihanean bakea eta justizia nagusitu daitezen saiatuko da. Baina Igor-ek, koala gaiztoak, bere jarraitzaileekin (oso argiak ez direnak) oihana suntsitzeko asmoa du.

Informazio nahiz xehetasun gehiagorako, ikus ezazu Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan