Komikia eta nobela grafikoa, hiruhilekoko protagonistak liburutegian

07.02.18
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak komikien irakurketa sustatzearen alde lanean jarraitzen du. Testuinguru horretan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan komiki jakin batzuen ale ugari banatu dira, ikasturtean zehar ikasle bakoitzak gutxienez komiki bat irakurtzeko aukera izan dezan.

Adin-tarte bakoitzarentzat gomendatutako tituluak dira, esaterako, Uratxima kemetsua, Eguzkiaren lasterketa, Marieta, Piztia otzanak eta Manu en la playa.

Gainera, literatura eta ilustrazio tailerrak burutuko dira, Josean Morlesín ilustratzaile eta EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakaslearen eta Peru Magdalena idazle eta bertsolariaren eskutik. Bien artean, komikien mundua ikuspegi desberdinetatik erakutsiko diete Batxilergoko lehen mailako eta Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleei.

Jarduera horien guztien osagarri gisa, liburutegian erosi berri diren komikien erakusketa jarri da, eta hilero egileek sinatutako eta eskainitako komikien zozketa egingo da. Kanpainak irauten duen bitartean -otsailean, martxoan eta apirilean- komikiak maileguan eramaten dituzten bazkideen artean egingo da zozketa hilero.

Komikien eta nobela grafikoen irakurzaletasuna sustatzeko programaren bosgarren edizioa da aurtengoa, eta harrezkero literatur genero horren irakurketa indizea igotzen ari dela frogatu da.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean