Oscar sarietarako 7 izendapen duen ‘Tres anuncios en las afueras’, asteburuan ikusgai Ermua Antzokian

13.02.18
Ermua Antzokia

Zine aste eskaintza berriari helduko dio Ermua Antzokiak. Ostiraleko zineklubean 120 pulsaciones por minuto filma frantsesa ikusi ahal izango dugu, Robin Campillo zuzendariarena. Sari ugari jaso duen lana da, bitalista, HIESa borrokatzeko lehen urteetako berrispen frenetikoa. Sari ugari jaso ditu, besteak beste, Canneseko jaialdian epaimahaiaren sari nagusia; muntai onenarena Europako Zinearen sarietan, eta 13 izendapen Frantziako Cesar sarietan. Melodrama sutsua da, trebe eta eraginkorra. Filma garai bateko eta HIESaren borrokako errealitatearen erradiografia intimoa da. Lan oso azkarra eta efektiboa. Iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbat arratsean hasiko da, zazpi eta erdietan Thi Mai, Rumbo a Vietnam tragikomedia espainiarra proiektatuko dugu. Zuzendaria Patricia ferreira da eta aktore on eta ospetsu taldea bildu du: Carmen Machi, Aitana Sanchez-Gijon, Adriana Ozores eta Dani Rovira. Carmenek alaba galdu du istripu batean eta jakinarazpena jasotzen du, non zain zegoen nazioarteko adopzioa prest dagoela. Bi lagun minekin batera Vietnanera abiatzen da, biloba izango dena jasotzera. Errealitate sozialera hurbiltzen den komedia eta drama da, filma atsegina bada ere, ez dio uko egiten gure gizarteko hainbat arazoen inguruan hausnarketa egiteari. Dibertigarria eta atzean mamia duena. Thi Mai, Rumbo a Vietnam igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko 8.30etan ere ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko beste filma Tres anuncios en las afueras. da. Zuzendaria Martin McDonagh da eta aktoreak, lan bikaina egiten duen Frances Mcdormand eta, beti eraginkorra den, Woody Harrelson. Zalantzarik, momentuko filma da, Oscar sarietarako 7 izendapen dituena: filma eta interprete onenarena barne, eta La forma del agua izenekoari aurre egin diezaiokeena. Mildred 50 urteko emakumea da. Alaba erail dute eta poliziak ikerketan sakon dezan kanpina bati ekiten dio. Filma azkarra da, begiak ez ixteko modukoa, ezer galdu nahi ez badugu. Lan bikaina, distiratsua, sarkastikoa eta gidoi ona duena. Urrezko 4 puxika jaso ditu .filma, gidoia, eta aktore onenarenak; gidoi onenaren saria Veneziako Zine jaialdian eta ikusleen saria Donostiakoan. Luxua da. Tres anuncios en las afueras larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko 7:30etan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igandean eta haur eta gaztetxoentzako saioan, Japoniako marrazki bizidunen Yo-Kai Watch titulua proiektatuko dugu, Nintendo etxeko bideojoko ospetsuan oinarrituta dagoena.

Argibide gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu