'Al anochecer' ikuskizuna dakar Ermua Antzokira 'El Drogas' kantariak

14.02.18
Ermua Antzokia

Artistikoki ‘El Drogas’ goitizenarekin aski ezagunagoa den Enrqiue Villarreal Armendariz Ermuan izango dugu ‘Al anochecer’ izenburuko ikuskizuna eskaintzeko ostiral gauean. Ermua Antzokiaren eszenatokian izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerek 12 euro balio dute, eta berrogeita hamar bat eskas besterik ez dira geratzen, guztiak agortzeko eta aretoa betetzeko. Sarrerak, jada, aldez aurreko salmentan eros ditzakegu Lobiano Kultur etxean bertan, edo Kutxabank erakundearen orotariko kutxazain sarean edo bere webgunean.

‘El Drogas’ bira berri bat egiten ari da antzokietan zehar Rhythm & Blues, Rock & Rolla eta soinu elektroakustikagoetan oinarrituriko errepertorioarekin: Glam tankerako Riff xume eta rokanroleroak interpretatzen ditu, gitarren indarrari eta bi koristen melodiei teklatuak gehitzen dizkiola. 9 musikarik osatutako banda batekin taula-gainean, abestiek beste dimentsio eta izaera bat hartzen dute.

Ohikoa da ‘El Drogas’ jaialdi eta aretoetan ikustea baina antzokietan ikusteko aukera hau oso berezia da, musikara dedikatutako bizitza oso batetik hartutako errepertorioa aurkezten duela: bere ibilbidean 30 disko baino gehiago ditu eta literaturaren atalean, hainbat liburu argitaratu ditu.

Errepertorioa mota honetako kontzertuetarako berezia da eta Barricada, Txarrena eta “El Drogas” legezko bere egungo karreratik gaiak hartuta.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean