Trafikoa arintzen lagunduko duelakoan, Kaltxangoko biribilgunea estreinatu dugu Ermuan

16.02.18
Hirigintza

634 nazionalaren erdian geratu den Kaltxangoko biribilgunea estreinatu dugu Ermuan. Biribilgune horrek norabide ezberdineko trafikoa hezurmamitu beharko du, gaurtik aurrera: Bilbotik Donostiara (Eibarrera eta Debabarrenera) doazenena; nahiz hirigunera sartu edo atera nahi dutenena, eta baita Bi-2301 errepidetik Trabakua gainera eta Lea-Artibai bailarara joan eta etortzen direnak. Azpiegitura eta inguruak osorik amaitu gabe daude oraindik, langileek gogotik lanean jarraitu arren hainbat erremate falta baitira, datozen egunetan bukatzea aurreikusten direnak. Biribilguneak bi errei ditu eta gauetik goizaldera bitartean exekutatu da, euririk botako ez zuela adierazten zuelako eguraldiaren iragarpenak. Lanak birritan atzeratu izan dira, gure lurraldea zeharkatu duten euri, elur eta hotz fronteak izan ditugulako. Ermuarrok eta errepidez gure herria zeharkatzen dutenek biribilguneari esker trafikoa arintzen lagunduko duela espero dugu.

Biribilgunea nola geratu den eta martxan ikusteko ikusmina handi izan da, hainbat jende bertara hurbildu delarik. Hirigunera eta VI. Mendeurrena kalera sartzeko biribilgunetik bertatik egin behar da, paretik barrukaldera Kutxabank eta Ambrosiatik sartu behar izanik gabe. Horra nahiz bide-gurutzera ematen zuen gune zaharrak itxita geratu dira. Zuhaitz handia duen erdiko borobilaren parean autobus geltoki berria jarriko da –beste norabideko eta Agirre bizikleta dendakoaren aurrez aurre-, antzinako Paco Taberna (Geraleku) baino metro batzuk aurrerago. Euskadiko Kutxaren aurrean genuen semaforoa eta zebra bidea ere aurrerago jarrita ditugu. Orain, gauza bera –parera- jarri behar delarik beste aldekoa, Manu iturgin dendan eta beste norabidean genuena. Zebra bidea Akelarre tabernaren horma parean jarriko da.

Sergutasun arrazoiak direla eta, otsailaren 19ko astelehenean espaloia itxi egingo da Baldespina Markesaren 16. etxean

Horiek lanak egiteko eta guztion segurtasuna bermatzeko, otsailaren 19ko astelehenetik aurrera eta bukatu bitartean, Eroski Bidaiak agentziaren eta Ehorzketa etxearen espaloia itxita izanen dira 16. etxebizitzako sarreraren parean. Hori horrela, oinezkoek Anbrosia okindegi ohiaren eta Eroski Bidaiak agentzia tarteko kaletxotik ibili eta pasa beharko gara. Obrako zuzendaritzak, udal bulego teknikoak eta udaltzaingoak erabaki hori hartu dute urbanizazio lanak aurrera jarraitu eta azkarren bukatzerik izan dezaten –espaloiaren zintarria jaitsi, hodi kanalizazioa, baldosa berriak jartzea, eta abar…-. Neurri hori hartu da, kale eta bidea edozelan pasatzen ari ginelako herritar asko, ez langileen ez eta seinaleen adierazpenei erreparatu gabe. Horregatik, pazientzia izateko eta gu guztion laguntza eskatzen digute.

Azkenik, eta biribilgune berria dugunez horiek modu zuzenean nola erabili behar ditugun gogoratzen digun Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren gomendioa gure egiten eta eskaintzen dizuegu jarraian.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da