Asteburuan ikusgai Antzokian Spielberg zuzendariaren ‘Los archivos del Pentágono’, Oscar sarietarako izendatutakoa

20.02.18
Ermua Antzokia

Aste honetan amaiera emango diogu otsaileko zine programazioari. Zineklubean Raoul Peck zuzendariaren ‘El joven Karl Marx’ filma frantsesa eskainiko dugu. Marxen inguruko biografia da. Peckek langile mugimenduko lider gaztearen bizitza jasotzen du, baita garaiko gizartea ere, maisutasuna erakutsiz atal tekniko eta artistikoan. Solasaldi interesgarriak ditu, garaiko giroa ederki birsortzen duelarik. Autoreak pertsonaiaren bizitza publikoan ez ezik, haren psikologia eta atal pertsonala ere ukitzen ditu. Filma duina da erretratatzen duen pertsonaiarekiko. El joven Karl Marx iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda, larunbatean iritsiko. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan ‘Me estás matando Susana’ komedia erromantikoa proiektatuko dugu lehen aldiz. Produkzio espainiar eta mexikarra da eta Roberto Sneiderrek zuzentzen du, aktore nagusiak Gael Garcia Bernal eta Veronica Echegui direlarik. Eligio bolada eskasean eta maldan behera dagoen aktorea da, bere emazteak utzi egingo duelarik, kokoteraino dagoelako. Ematea alde egin ondoren eta hilabete batzuetara jakiten du Susana Estatu Batuetako hiri txiki batean dagoela. Emaztea errekuperatzeko erabakia hartu du, kosta ala kosta. Filma oso ondo narratuta baita interpretatuta ere. Azpimarragarri dira bere freskotasuna eta erregistro ezberdinak uztartzeko ahalmena, irribarrea ahoan izanik asko gozatzen den filma eraikitzeko. Musika banda ere ona du, adi, ez galtzeko. Me estás matando Susana igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko 8:30etan ere ikusteko aukera izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena, Steven Spielberg zuzendari handiaren azken lana da. Azken hamarkadetako zinea kultura eta aisialdi produktutzat ulertzeko, ezinbestekoa da Spielbergek jarritako alea eta egindako ibilbidea. ‘Los archivos del Pentágono’ filma zuzendari batek ondo egin izateko eredugarri da, Spielbergek bere produkzioetan ez baitu kalerik egiten. Filma onenaren Oscar sarirako izendatua dago. Zineko legenda diren bi aktorek lan egiten dute: Meryl Streep eta Tom Hanks. Filmak benetako historia du oinarrian, egiaren eta politikaren arteko betiko borroka hurbiltzen diguna. Egia eta arrazoia ezagutarazteko ahalegintzen den kazetaritza zaharreko eta isilpean mantentzeko Estatuaren arrazoien arteko norgehiagoka klasikoaren aurrean jarriko digu. Lan zorrotza, zehatza, dinamikoa eta filma handi batez esan daitezkeen adjektibo guztiak egokiak lirateke kalifikatzeko Los archivos del Pentagono. Kazetaritza ulertzeko modu zehatzari eta emakumeari omenaldia egiten dioena. Larunbat gauean eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, haur eta gaztetxoentzako emanaldian Jumanji 3D abentura filma eskainiko dugu, arratsaldeko 5etan. Komedia eta fantasia uztartzen dituen lan honen protagonistak Dwayne  ‘The rock Johnson eta Jack Black dira. Familia guztia batera gozatzeko produktua da.

Argibide gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea

.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan