Odol-emaile direnentzako deia
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa berria antolatu du gaurko, otsailaren 21eko asteazkenerako. Nahi dugun bizilagun guztiek odola eman ahal izango dugu, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen unitate mugikorrean. Unitate hori bihar elkarteko egoitzaren aurrean jarriko da, Bizkaia Etorbidean eta anbulatorio zaharraren aurrez aurre. Unitate Mugikor hori egun osoan Ermuan izango da eta odol-emateak goiz nahiz arratsaldean egin ahal izango dira.
Goizeko txanda 09:15ean hasiko da, eta 14:00ak arte abian egongo da. Gainera, arratsaldez odola eman nahi duten pertsonek 16:30etik 21:00etara aukera izango dute elkarteko egoitzaren aurrean, Bizkaia Etorbidean, dagoen unitate mugikorrera gerturatzeko.
Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko sms eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte eskuko telefonoetan eta ordenagailuan.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik