Elikadurari buruzko bi tailer eskainiko ditu Lobiano Kulturguneak

22.02.18
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udaleko Kultur Alorrak martxoan eta apirilean Lobiano Kulturgunean burutuko diren ikastaroen eskaintza argitaratu du. Programazio berriari jarraiki, elikaduraren inguruko bi ikastaro eskainiko dira, eta bakoitzak elikadura osasungarriaren inguruko gai ezberdinak jorratuko ditu.

Nutrizio Tailerra I elikaduraren inguruko ikasgai orokorrenetan zentratuko da, eta honako gai-zerrenda izango du ikastaroak:

  1. Elikadura osasungarria: plater osasungarriak eta elikagaien piramidea
  2. Nola eratu edo egin menu eta erosketa osasungarriak?
  3. Ikasi elikagaien etiketak irakurtzen eta interpretatzen
  4. Elikagaien inguruko segurtasuna
  5. Janaria modu osasungarrian prestatzeko teknikak
  6. Elikagaien industriaren eragina
  7. Mirari dietak
  8. Elikaduraren inguruko mitoak
  9. Menu osasungarri bat eratzea

Ikastaro hau astelehenero garatuko da martxoaren 5etik apirilaren 24ra arte 18:30etik 20:30era.

Bestalde, Nutrizio Tailerra II elikadura mota jakinen inguruan arituko da gehiago, eta honako gaiak proposatzen ditu:

  1. Elikadura begetarianoa eta beganoa, paleo, halal, makrobiotikoa...
  2. Haurren elikadura
  3. Adineko pertsonen elikadura
  4. Patologia ezberdinetarako elikadura egokia: obesitatea, diabetesa, hiperkolesterolemia, hipertentsioa, bihotzeko gaixotasunak eta digestio arazoak
  5. Elikagaien inguruko segurtasuna
  6. Alergiak eta intolerantziak
  7. Elikadura eta kirola
  8. Elikadura eta estresa
  9. Gose fisiologikoa eta gose emozionala

Formazio ikastaro hau asteazkenero eskainiko da martxoaren 7tik apirilaren 25era bitartean, 18:30etik 20:30era.

Izen-ematea, zabalik

Ikastaro bietan izena emateko epea zabalik dago, eta hala mantenduko da plazak betetzen diren arte. Tailer bakoitzaren prezioa 21 eurokoa da, baina ikasleek, langabetuek (DARDE txartelarekin) eta Gazte Txartela duten pertsonek deskontua izango dute eta 14 euro baino ez dituzte ordaindu beharko. Izen-ematea Lobiano Kulturgunean egin daiteke.

2018ko ikastaroen kartela

Lotutako albisteak

Imagen
14.06.24
Mugarteak aire zabaleko XXX. pintura lehiaketa antolatu du

Lehiaketa igande honetan, ekainaren 16an, izango da Ermuko kaleetan
Imagen
14.06.24
Ongaraik auzoko jaiak berreskuratu ditu ia lau hamarkadaren ostean

Bazkari herrikoia, musika eta txirrindulari erronka dira egitarauko protagonistak
Imagen
07.06.24
Asteburuan 'Txindurri eguna' ospatuko da

Taldeak antolaturiko jarduerak gauzatuko larunbata eta igandean