Ermua Antzokian ikusgai Borobil taldearen 'Gu ez gaude bakarrik' antzezpena

23.02.18
Ermua Antzokia

Borobil Teatroa’ konpainiak haurrentzako antzerki emanaldia eskainiko du Ermua Antzokian bihar arratsaldeko 5etatik aurrera. Taldeak ‘Gu ez gaude bakarrik’ tituluko muntaia dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Sarrerak 4 euro balio du eta, jada, aldez aurreko salmentan eskura daiteke Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta baita erakundearen webgunean. Gu ez gaude bakarrik gizakiak klima aldaketan duen influentziari buruzko fabula da.

Lana Anartz Zuazuak zuzentzen du. Asier Sota, Julen Vega, Imanol Espinazo eta Hannah Berry dira aktoreak. Emanaldiak berrogeita hamar minutu iraungo du. Eta sarrerak 4 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da ikusle guztientzat -4 urtetik aurrerako haur eta gaztetxoentzat- eta, baita ere familian datozen ikusleentzat.

Sinopsia

Mundua kolorez eta animaliaz beteta dagoen leku eder bat da. Gizakia naturaren parte bezala bere ingurunea errespetatu eta zainduko du baina momentu batean tximiniak eraikitzen hasiko da eta tximiniak dirua emango dute. Diruaz dena lortu daitekeenaren sinesmena izango dute. Baina lortuko duen gauza bakarra, mundua kolorerik gabe beltzatuta uztea izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako