Kaltxango urbanizatzeak eta semaforoen sinkronizazioak trafiko-arintasuna ekarri dute

26.02.18
Hirigintza

Kaltxangoko ardatza eta bere inguruneak; Bizkaia Etorbidea, Areitioko jaitsiera, Baldespina Markesaren irteera edo VI. Mendeurreneko irteera itxura hartzen ari dira, gune guztiko operatibotasuna fintzen doalarik. Zonaldea bukatzeko lanek aurrera jarraitzen dute eta azken astean bultzada hartu dute, diseinu berria antzematea gero eta errazagoa zaigularik. Urbanizatze eta moldatze lanak aurreko astean asko aurreratu ziren eguraldiak hobera egin eta euririk bota ez zuelako.

Baldespina Markesaren espaloia -16. etxebizitzatik aurrera- bukatzear dago, esku-baranda eta babesgarria jartzearekin. Zebra bide aurreko zintarria jaitsita eta semaforoa bera ere atzeratua dago. Torreta Etxea aurreko espaloiaren urbanizazioa ere bukatzear dago, errepidea eta errotondako karriletik babesten duen esku-baranda jarri ondoren. Zonalde hau bukatzeko falta dena auto irteerarako erreia –Kaltxango euskaltegi aurretik- lorategiaren luzera moztu eta gero, eta eraikinaren beste aldean dauden lur gaineko zabor eta birziklatzeko ontziak espaloitik jaitsi eta bide erreian jarriko direlarik.

Obra-lanak beste ikusten ez den beste interbentzio bat errotondara sartu-irtteteko semaforoen zikloak birprogramatzea izan da. Hori horrela, Lex kafetegi eta Bazarra aurreko biak beste guztiekin lotu dira, beren funtzionamendua sinkronizatu ahal izateko. Ildo horretatik, esan behar, azpimarratzekoa dela baita ere Areitio malda zeharkatzeko eta Zearkaletik –botika aurretik pasatzekoak- lotu egin direla eta segidan pasa daitezkeela: 634-Nan hasi eta Ibarrondo botikako espaloira artean. Aurretik, bitan egin behar zelarik, lehenengo tarte bat eta, ondoren, bigarrena.

Programazio berria obrak irauten duten denboran mantenduko da, eta bukatu ondoren, are gehiago fintzen saiatuko delarik SICE enpresa aditua. Orain semaforo guztiak batera jartzen dira gorrian: Areitiotik sartzeko erreikoa, VI. Mendeurrenekoa (merkatu aurreko Diputaziokoa), Giroa taberna aurrekoa, Farmaberri parekoa eta Lex-Bazar aurrekoa baita ere –Eibar-Bilbo noranzkoan). Kontrako noranzkoan eta aurrez aurre dauden semaforoak: Areitio igoerakoa, Zearkalen botika dagoen espaloikoa, Beer Station tabernako espaloikoa eta Bizkaibuseko kioskoa dagoenekoa gutxi gorabehera 7 zazpi segundo beranduago ixten dira, biribilgunean edo bitarean dauden autoek irtetzerik edo behintzat doazen lekurako prestatzerik izan dezaten. Semaforoetan kolore gorria jartzen denetik oinezkoen pasabide guztietan 25 segundo izango ditugu bidea gurutzatzeko. Semaforoek horian egonen dira, hortik gorrira pasatuz. Azkenik, esan behar, Giroa eta Farmaberriko semaforoetan, ostera ere, botoiak aktibatu egin direla, oinezkoek pasa nahi dutenean sakatu ditzaten.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan