‘Laburbirak’ eta ‘El cuaderno de Sara’k Antzokiaren martxoko zine programazio irekiko
Ostegunean zine programazio berriari hasiera emango diogu. Programazio horren ardatz nagusietako bat Oscar sarien ekitaldia izango da eta, horren aitzakian, sarietarako izendapenak dituzten hainbat filma gure herrian bertan ikusteko aukera emango digu. Martxoan zine mordoa ikusteko aukera izango dugu, guztira 20 filma proiektatuko baititugu Antzokian. Guztiak ere kalitatezkoak eta erakargarriak bere genero edo sekzioan. Ahoa zabaltzen joateko, aurreratzen dizuegu espainiar produkzioak, beldurrezko bat euskaraz, komedia frantses eta britainiarra, eta gazte nahiz haurrentzako akziozkoak izango ditugula. Aste bakoitzari ekin aurretik, astebururako dagokionaren inguruko zehetasun guztiak eskainiko dizkizuegu.
Hileroko legez, jada, Lobianon nahiz Antzokiko takilak hileko bonoa erosi dezakegu, martxo honetan 19,5 €urotan. Bonoari esker, zine komertzialeko nahi zineklubeko emanaldietara joan ahali zango dugu 1,3€/emanaldiko.
Osteguneko zine-klubean euskaraz filmatu diren laburmetraien bildumaz gozatzeko aukera izanen dugu, Laburbira zikloaren baitan. Topaguneak antolatzen duen hamabosgarren edizioa da aurtengoa eta luzera edo iraupen ezberdineko 8 lan dakarzkigu. Horrez gain, erika Olaizola zuzendariarekin solasaldia izateko parada emango digu, proiekzioren ostean Zulo grabatzen izan duen esperientzia kontatuko baitigu. Laburbira Euskal Birusa elkartearekin dagoen elkarlanari esker datorkigu eta iluntzeko 8 eta erdietan hasiko, jatorriz euskaraz eta gaztelaniazko azpitituluekin.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko. Arratseko zazpi eta erdietan Qué fue de Brad’ proiektatuko dugu lehen aldiz. Mike Whiten filma da, Ben Stiller aktorea izanik protagonista, nahiz bere komiko histrioikoen paperetik aldenduz honetan. Produkzio independente honek heldutasunari buruzko hausnarketa izan nahi du, ikuspuntua bizitakoan edo oraindik bizitzeko dagoenean garrantzia jartzeko erabakian jartzen duelarik: arrakasta eta porrotak ebaluatu eta, ezinbestean, norberaren ibilbidea hurbilen dugunaren curriculumarekin alderatzen dugunean. Hausnarketa hori Mike Whiten umore markatuaz egiten delarik, honek kritikak aho batez dioenez filma aparta egin duelarik. Lan sotila da, hunkigarria eta dibertigarria. Qué fue de Brad hausnarketaren eta bizitzearen aldeko garrasia da. Pelikula larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehenen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena Norberto López Amadoren El Cuaderno de Sara lana nazional arrakastatsua da, zeinak Belen Rueda du protagonista. Drama, intriga eta abenturak nahasten dira lan honetan, non Belen Ruedaren lana oinarrizkoa suertatzen den, aparta benetan. Laura orain urte batzutatik bere ahizpa Sararen bila dabil Congoko basoan desagertu baitzen arrastorik utzi gabe. Lan egiten zuen GKEak ez eta Enbaxadak ez dute haren berririk baina egun batean mehatxariak diren herri bateko argazkian argitasun handirik gabe bere irudia antzematen da. Laura Kinshasara joaten da Gerra gizonen lurraldean sartu eta ahizpa bilatzeko. Ikusle asko bildu ditu, istorioak epikak eta akzioak eskua ematen dutelarik, afrikar kontinentean bizi dituzten drametako bat mahai-gaineratzeko. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Azkenik, gazteentzako emanaldian, igandeko 5etan, marrazki bizidunen klasiko bat izango dugu ikusgai: Mazinger Z Infinity. Belaunaldi bateko mitoaren birpantailaratzea da, protagonista indarberrituta datorkigularik. Ehuneko ehunean gozagarri.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan