Oskara ikuskizuna Ermua Antzokian aurkeztuko du Kukai Dantza taldeak

28.02.18
Ermua Antzokia

Kukai Dantza konpainiak ‘Oskara’ ikuskizuna aukeztuko du ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan Ermua Antzokiko eszenatokian. Proiektuak Kukai Dantza eta Marcos Morau/La Veronal eragileen bat egitea ekarri du. Sustrai herrikoiaren eta adierazpen abangoardistenaren artean mugitzen diren bi unibertso koreografikok eta dantzari so egiteko bi begiradak bat egin dute. “Oskara” instalazio-lana da, eta euskal kulturaren paisaia batzuk jorratzen ditu, mitoak, sortu zirenetik gaur egunera arte; indar anbiguo eta nahasgarriko sinboloen eta ikonografiaren ibilbide plastiko eta emozionala marrazten dute, giza esperientziaren historia modu absolutuenean barne hartuz. Zuzendaria taldeko Jon Maya Sein kidea da, ideia eta koreografiari Marcos Morauk heldu diolarik. Sarrerak 10 euro balio du eta, jada, aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean bertan, Kutxabank entitatearen webgunean edo bere orotariko kutxazain sarean.

Kukai ospetsu egin da, taldeak ibilbide arrakastatsua izan duelako, hainbat sari jasota. Hartu dituen sarien artean, aipatzekoak dira Max sariak: 2017ko saria Dantza Ikuskizun Onenari, eta baita 2015eko eta 2017ko Dantza talde onenari, eta 2009ko ezusteko ikuskizunari (2004an kategoria honetan ere finalista izan zirelarik).

Kukai Errenterian sortu eta kokatutako dantza konpainia da; Jon Maya dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen, 2001. urtean. Euskal dantza tradizionaletik abiatuta ikuskizun garaikideak sortzen ditu, beste arte jarduera zein dantza estiloekin elkarlanak bultzatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu