'Ermuko izpiritua' mugimenduari paseoa dedikatu dio Alcorcon herriak
Alcorcon herriko Gazteluen parkeak ‘Ermuko izpiritua’ deitu zitzaionari dedikaturiko lehen paseoa zabalik du atzoko egunaz geroztik. Ermuko izpiritua deitu zitzaion 1997an Miguel Angel Blanco Garrido zinegotziaren bahiketa eta erailketaren ondoren sortu zen mugimenduari. Alcorconeko David Perez alkateak eta asasinaturiko zinegotziaren arrebak, Maria del Mar Blancok, zinegotzi gaztea omentzeko eta haren oroimenezko espazioa inauguratu zuten. Ekitaldian agintari ugari bildu zen, horien artean eta Ermuko udalaren izenean eta ordez, Jose Luis Araujo alkateordea egon zelarik.
Paseoak ur-isuria eta zeramikan egindako esku zuria du, Ermuko Miguel Angel Blanco zinegotzi zenaren irudia barne izanik. Maria del Mar arrebak alkateari eta Alcorconeko herri osoari eskerrak eman zizkien “terrorismoaren biktimen oroimena bizirik mantentzeko egiten duten ahaleginagatik”.
Lotutako albisteak
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte