Udalbatzak 2018ko lehenengo Osoko BIlkura izango du

05.03.18
Erakundea

Ermuko Udaleko zinegotziak astearte honetan bilduko dira, martxoak 6, 2018. urteko lehenengo Osoko Bilkura saioa lantzeko. Bilera ohikoa izango da, eta 19:00etan hasiko da udaletxeko Bilkura Aretoan.

Deialdiko gai-zerrenda 19 puntuk osatzen dute, eta ohi bezala, bilkuran dauden zinegotziei eguneko gai-zerrendako gaiekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta  garrantzitsu jakitera emateko gonbidapenarekin eta aurreko bilerako aktaren bozketarekin hasiko da saioa.

Jarraian, aurrekontuei, Bake Epaileari, Ermua eta Zalbidar arteko mugei eta Ermua Hiri Hezitzailea Gutunari buruzko puntuak landuko dira, besteak beste. Osoko Bilkuraren zati handi bat, ordea, Udalbatzako talde politiko ezberdinek aurkeztutako mozio ezberdinek hartuko dute, baita horien inguruan aurkeztutako zuzenketek ere.

Hemeretzigarren eta azken puntuarekin amaituko da Osoko Bilkura; bertan, galdera-eskariak jasoko dira, baldin badaude.

Bilkurako gai-zerrenda

Gogorarazi nahi dizuegu saioa 19:00etatik aurrera zuzenean eskainiko dela Udalaren webgunean eta YouTubeko kanal ofizialean.

Dokumentazio osoa, eguneko gai-zerrendarekin batera, hemen kontsultatu daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen