Zer irakurri eta ikusi martxoaren 8an

05.03.18
Udal Liburutegia

Udal Berdintasun Sailak eta liburutegiak irakurketa gida berezi bat sortu dute elkarlanean martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, alegia.

Gida horretan webgune interesgarriak, telesailak eta liburutegian edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko katalogoan eskuragarri dauden musika eta liburuak biltzen dira. Material horiek guztiek emakumearen eta generoaren gaiak lantzen dituzte antropologiaren, historiaren, identitatearen, komunikazioaren edota sexualitatearen ikuspuntutik. Haurrentzako literatura ere gehitu da gidan, baita komikiak eta eleberri grafikoak ere.

Irakurketa gida

Horretaz gain, liburutegian zein Emakumeen Topalekuan materialen erakusketa jarri da, feminismoa, generoa eta eremu ezberdinetako emakumeen egoera lantzeko. Liburuak eta filmak daude ikusgai, eta guztiak maileguan eskatu eta eraman daitezke.

Liburutegi espezializatua Emakumeen Topalekuan

Gogorarazten dizuegu Emakumeen Topalekuan generoa eta berdintasuna oinarri dituzten 350 titulu baino gehiagoko liburutegia dagoela eskuragarri. Materialak fisikoki Topalekuan dauden arren, udal liburutegiko katalogoaren zati dira, eta horiek hartzeko Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean egotea beharrezkoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat