Sarituriko ‘Yo, Tonya’ eta ‘The Party’ komedia britainiarra ikusgai asteburuan Ermuan Antzokian

06.03.18
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak zine aste berria du aurretik. Ostegunean ekingo diogu, zineklubean Christian Duguay zuzendariaren ‘Una bolsa de canicas’ filma frantsesa eskainiaz. Drama historikoa da, neba judutar biren borroka kontatzen duena etxetik ihes egin eta okupatu gabeko lurralde frantziarrera iristeko gora.beherak kontatzen dituena. Bizitzaren aldeko borroka, elkartasuna, beldurra eta traizioak bere zatia dute bizirauteko borroka etengabea kontatzen digun filma honetan, gizarte eta garai bateko ezaugarririk eskasenak. Hunkigarria eta zintzoa. Un saco de canicas jatorrizko bertsioan emango da, gaztelaniazko azpitituluekin, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertzialaren txanda, larunbata arratseko zazpi eta erdietan iritsiko da. Ordu eta egun horretan Sally Potter zuzendariaren The Party komedia britainiarra lehen aldiz proiektatuko dugun unean. Janet Gobernuko ministra izendatu dute eta hainbat lagun hori ospatzeko elkartu dira. Komedia beltz zoroa da, non Potterrrek bere kontraesan guztiak kolokan eta auzitan jartzen dituen. Zoroa, azkarra eta elkarrizketa apartak dituena, baita aktore sekundario bikainen sorta: Timothy Spall, Bruno Ganz eta Patricia Clarkson, hain zuzen ere. Filmak 70 minutu besterik irauten ez duen arren, oso dibertigarria da. The Party larunbat arratsekoz azpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena estatu batuarreko tragikomedia da; Yo Tonya tituluko Craig Gillespie zuzendurikoa eta Margot Robbie protagonizaturikoa. Azken hau neska aktore onenaren sarirako izendatua egon da eta Allison Janney, protagonistak ez direnen artean, Oscar sariaren garaikurra jaso duena. Zintak Tonya Harding kirolari amerikarraren bizitza kontatzen du. Patinatzaile arrakastatsua izan arren, benetako bizitzan zoriontasun handirik izan ez zuenak. Kritikak ondo hartu du lana hau eta distiratsu, ernagarri, dibertigarri gisa definitu du, Scorsese onenari dagokion bezalako lana. Benetako eta sinestezineko istorioa, zinera eraman eta filma apartan bihurtu dena. To Tonya larunbata gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, haur eta gazteentzako emanaldian, igande arratseko 5etan, marrazki bizidunak ikusteko aukera izango dugu Harpetarra titulukoarekin. Hau euskaraz emango da. Harri garaiko abentura piloa, ezustekoak eta dibertsioa hasieratik amaierara.

Amaitzeko, gogoratzen dugu oraindik eskuragai dugula martxoko hilabeteari dagokion bonoa. Lobianon nahiz takilan bertan, 19,9 euroren truke.

Argibide gehiagorako, kontsultatu Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan