Clara Peyá kantautorea Ermua Antzokian izango dugu ostiral honetan

07.03.18
Ermua Antzokia

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguneko ospakizunen baitan, musikaren munduan agertu den sortzailerik originalenetako bat izango dugu ostiralean Ermua Antzokian: Clara Peyá pianojole, abeslari eta konpositore kataluniarra, hain zuzen.

Artista hiperaktiboa da Clara Peyá, eta musikan daramatzan 12 urteetan zazpi disko argitaratu ditu bere izenarekin. Azkena, Oceanes, uraren bitartez emakumeei egiten dien omenaldia da. Disko honetan, etorkizun oparoko gazte bat izateari utzita, artista moduan finkatzen da, ikuskizun eta disko bakoitza zein baino zein hobeak baitira, bere energia eta talentuaren handitasunez aho-zabalik uzten gaituztela.

Pianoa bere musikaren ardatz gisa hartuta eta zuzenekoetarako ongi zaindutako itxurarekin, Oceanes diskoan lehenengo aldiz elektronika giroa sartzen eta hip-hoparekin esperimentatzen ausartu da Peyá. Melodiek errebindikazio gogoari eusten diote omenaldiaren bitartez, eta intimitatera ireki eta bere ibilbidean inspirazio izan diren emakumeen buruz hitz egiteko tartea zabaltzen diote musikariari.

Oceanes uraren bitartez emakumeei egiten zaien omenaldia da. Ura lasaitasuna eta haserrea da, garbitasuna, argitasuna, ura batetik bestera mugitzen da, sakona da, handia, amatasuna, jaiotzea. Ura gara. Erromako eta Greziako mitologietan, Ozeanideak ninfak ziren, eta bakoitza iturri, itsaso, erreka edo laku bati lotuta zegoen. Nik nire bizitzan izan diren emakume batzuek Ozeane bihurtu ditut, uraren emakumeak”, azaldu du Clara Peyák.

Kontzertua ostiral honetan, martxoak 9, 22:15etik aurrera hasiko da Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu