Alemaneko mintzapraktika taldean izena emateko epea zabalik
Ermuko Udal liburutegiak alemanez mintzatzeko taldea osatzeko izen-emate epea zabaldu du, asteartero arratsaldez bilduko dena, hain zuzen.
Ekimen honen helburua hizkuntza bat giro lasaian praktikatzeko tokia eskaintzea da. Asmoa ez da klaseak jasotzea, hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik. Gainera, jarduera honetan parte hartu ahal izateko ez da inongo titulu ofizialik eskatuko; baldintza bakarra elkarrizketa arruntean aritzeko gaitasuna azaltzea izango da.
Hiruhileko honetan, jarduera Deustuko Unibertsitateak eta Ermuko Udalak sinatutako hitzarmenari esker burutuko da. Saioak ama hizkuntza alemana duen ikasle batek dinamizatuko ditu.
Ekimena martxoaren 13an, asteartea, hasiko da 18:30etik 20:00etara Lobiano Kulturgunean, eta maiatzaren 22ra arte izango du jarraipena.
Jardueran parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da Ermuko liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko beste edozein zentrotako bazkide izatea.
Izen-ematea liburutegian bertan, 943 17 92 12 telefono zenbakian edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan burutu daiteke, honako datuak eskainita: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, telefonoa, helbide elektronikoa eta hizkuntza maila.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean