Aurreiritziak eraisten: ikus-entzunezko mezu eta edukiak elkarbizitzarako
Udalak eta Moviltik elkarteak gazteentzako doako tailerra antolatu dute Bizkaiko Foru aldundiaren laguntzarekin
Ermuko Udalak eta Kultura Berrikuntzarako Moviltik elkarteak -esku telefonoak aldaketarako- doako ikastaroa antolatu dute gazteentzat, elkarbizitza errazteko ikus-entzunezko mezu eta edukiak aztertzen eta lantzen ikas dezaten. Ekimenari ‘Begiradak elkarbanatzen. Elkarbizitzarako mikro narratibak’ titulua jarri zaio, 9 ordu iraungo ditu eta apirilean egingo da. Lehenengo astean -5ean eta 6an- saio bi izango dira goizeko ordutegia izango dutenak, hirugarren eta azkena, apirileko bigarren astean egingo eta arratsaldeko ordutegia izango du. Izena emateko mezua bidali behar da jlorenzo@udalermua.net postontzi-elektronikora, mezuan izan-abizenak eta adina adieraziz.
Sentiberatasuna eta giza-komunikazioa lantzeko proiektu sozial eta hezitzailea da, gazte eta nerabeei zuzendurikoa, kulturen arteko ezagutza eta solasa sustatzeko, aurreiritzietan oinarrituriko izaera arrazistak eta xenofoboak diren mezu diskriminatzaileak indargabetzeko. Eta, bide batez, alternatiboak izan eta aurreiritzirik izango ez duten mezu positiboak sortu eta zabaltzeko. Espazio parte-hartzailea eta irekia, kulturen arteko nahasketako 3 tailerren bidez, non gazteek elkar hitz egin eta alboratzaileak izan daitezkeen mezuak identifikatzen ikasiko duten. Saio horietan bestelako eduki alternatiboak sortzeko gaitasunak landuko dituzte, mezua partzial edo interesatudun mezuak desmuntatzeko. Zeregin horretan esku telefonoak eta mobileko aplikazioak erabiliko dituzte; kontrako mezuak sortu, idatzi eta zabaltzeko xedez.
Tailerraren helburu nagusia, batez ere, Interneten eta sare sozialetan dabiltzan inmigrante eta errefuxiatuen inguruan, esaterako, mezu diskriminatzaileen inguruan gazte eta adoleszenteen sentiberatasuna lantzea da eta ikuspuntu kritikoa esnatzea. Kulturen arteko ezagutza eta solasaldia sustatzea, bestelako eduki eta mezu digitalak sortu ditzaten, bestelako elkarbizitza posible dela zabaldu eta erakutsi dezaten.
Esandako guztia hiru saioko tailerren bidez mamituko da, saio bakoitzeko hiru prdu izango direlarik. Horietan, gazte eta nerabeak immigrante edo errefuxiatuen inguruko zurrumurru, aurreiritzi eta estereotipoen eratze edo muntatzea, sinplifikatzea eta zabaltzeaz hausnarketa egingo dute. Tailerreko kideei aukerako edukiak sortzeko eskatuko zaie zurrumurru, aurreiritzi eta estereotipo horiei aurre egiteko. Azkenik, esperientzia komunikatuko eta eraturiko mezua zabalduko dituzte, iritzia irauli eta komunitatea indartzeko.
Tailerren ezaugarriak, egunak eta orduak
1ngo tailerra: Analizatzea (apirilaren 5ean, goizeko 10etatik ordu 1etara)
Parte-hartzaileek zurrumurru, aurreiritzi eta estereotipoen izaera ikasi eta ulertuko dute. Horiek nola sortu eta masiboki zabaltzeko egin behar dena ikasiaz.
Edukiak:
- Ikus-entzunezko formatoa aukeratzea (stopmotion, animazioa, fikzioa, etab abar…)
- Mikro bideo txiki baten ideia garatzea, proposaturiko formatuetan.
- Ikus-entzunezko mezua diseinatzea.
- Bideo horrentzako mezua eta eslogana hautatzea.
2. tailerra: Sortzea (apirilaren 6an, goizeko 10etatik ordu 1etara)
Parte hartzaileak taldeka banatuko eta zabaldu nahi dituzten mezuekin ariketak egingo. Ikus-entzunezko mezu eta edukiak esku-telefonoak eta beste aplikazioak erabilita egingo dute.
Edukiak
- Grabaziorako tresnen funtzionamendua azaldu eta horiek ezagutzea.
- Mugikorretako aplikazioak erabiliaz mezuak grabatzea.
- Elkarbizitzaren aldeko mezuak dituzten mikro bideoak prestatzea.
3. Tailerra. Komunikatzea eta sareetan zabaltzea (apirilaren 13an, arratseko 4etatik 7etara)
Parte-hartzaileek webguneen, sare sozialen eta inguru fisiko propio eta digitalen bidez mezuak zabaltzeko dituzten beren gaitasunak sakonduko eta trebatuko dituzte. Horrela komunitate bat eta kulturen arteko bizikidetza bultzatze duen komunitatea eratuko dutelarik.
Edukiak:
- Prestaturikoko edukiak ikusi eta analisatzea.
- Hedatze-jarduerak diseinatzea.
- Hedatzearen eta komunikazioaren helburuak definitzea.
- Helburuak hobeto betetzen dituzten mezu, istorio eta edukiak aukeratzea.
- Beren sare eta profilen bidez mezuak zabaltzea.
- Edukiak eta mezuak partekatzeko estrategiak zehaztea eta mezuak partekatu eta berzabaltzera gonbidatzea.
Izena-eman eta inskribatzeko postea elektronikoko mezua bidali behar da, pertsonaren izen-abizenak eta adina adieraziz jlorenzo@udalermua.net postontzira.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren