Errementari Antzokian ikusteko aukera izango asteburuan, Euskal zinearen azkenengo produkzioa

13.03.18
Ermua Antzokia

Zine aste berriari ekingo diogu Ermua Antzokian. Aurreko osteguna, martxoak 8 zenez eta emakumeek greba feminista deitu zutenez, data oroigarri hori aste honetan ospatuko, zineklubean Oskar Tejedor zuzendariaren En transito dokumentala proiektatuz. Lanak emakume latinoamerikarren drama hurbiltzen digu, horiek seme-alabak utzita Europara etortzen direlarik egoera ekonomiko baten bila. Dokumentalean Euskadira etorritako hainbaten egoera eta kasua kontatuko da. Etxetik milaka metrotara egonik, errealitate latz horrek beren bizitza markatuko du. Zinta egiazalea da, espontaneoa, hunkigarria eta zintzoa, eta batez ere hausnarketarako parada emanen diguna. Filma ohiko ordutegian proiektatuko da, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komentzialaren txanda larunbatean iritsiko, zazpi eta erdietan Sean Baker zuzendariaren The Florida Project izenekoa proiektatuko dugularik lehenengoz. Filma arrakastatsu bihurtzeko bidean da, ahoz aho ikusleen artean barra-barra zabaltzen ari delako. Zine independentea da, ikusleengan eragina izateko xedea duena. Bizitzako tragikomedia islatzen du. Gogorra batzutan, hunkigarri beste hainbatean eta, beti ere, liluragarria. 6 urteko neskatilak eta bere lagunek uda pasatzen dute motel txiki batean, zeina Disneyworldetik hurbil dagoen. Beren gusaroek eta gainerako helduen kirisladiaren ondorio latzak jasaten ari diren bitartean. Willen Dafoe aktorea oso ondo dago, lan bikaina egiten du eta haur aktore sorta harrigarria du berarekin bat. Lana ausarta da, originala eta sarmagarria. The Florida Project larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena, gero eta zurrunago de euskal zinearen azken produkzioa da, Errementari titulukoa. Paul Urkijo zuzendariak txikitan hainbeste liluratzen zuen ipuin klasikoa moldatu du zinerako. Fantasia, folklorea eta terrorea eskutik datoz zinta honetan, berezia den filma eraikitzeko, anbientazioa apartekoa da eta Eneko Sagardoyren lana bikaina da, baita eta gainerako aktore gazteena ere. Errementarik beste garai batera eramango gaitu, mundu bukolikora, baina beldurgarri izango dena. Zoragarria da ikuspuntu guztietatik begiratuta ere. Larunbat gaueko 10etanb eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu euskaraz, jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.

Haurren emanaldiari dagokionez, igande arratseko 5etan, marrazki bizidunen Una familia feliz titulua proiektatuko dugu. Zinta entretenigarria, familia xelebre baten bizitzako gorabeheratan murgilduko gintuenak.

Azkenik, gogoratzen dugu oraindik martxoko bonoa salgai dugula, 19,5 euroren truke.

Argibide gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu