Pirritx, Porrotx eta Marimotots, ‘Borobilean’

14.03.18
Ermua Antzokia

Eguna esnatzeaz batera, etxean, eskolan, lagunartean eta kalean, elkarren arteko harremanak etengabe harilkatzen dira bizikidetasunaren amaraunean. Oraingoan, pailazoek galdera egingo diote euren buruari: Nork agintzen du etxean? Nork eskolan? Eta kalean? Lagunartean?

Borobilean eseriko dira denak, begiak eta bihotzak elkarri begira. Arauak ezarri, ardurak hartu eta banatu, antolatu, nork bere lekua hartu, pozak, minak eta desirak elkarri kontatu, errespetua landu, elkar ulertzen saiatu, erabakiak hartu…

Bizikidetzaren sokatan funanbulista bihurraraziko gaituzte Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Borobilean ikuskizun berriaren eskutik. Ostiral honetan, martxoak 16, iritsiko dira Ermua Antzokira, eta bi emanaldi eskainiko dituzte.

70 minutuko ikuskizuna da Borobilean, eta “familia-antzerki” gisa sailkatu dute, 0-100 urte arteko pertsona guztiei zuzentzen baita.

Esan bezala, bi emanaldi eskainiko dituzte pailazoek Ermuan: bata 17:00etan eta bestea 19:00etan. Bietarako sarrerak 6 euroren truke daude salgai Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, aldez aurretik agortzen ez badira, Ermua Antzokiko leihatilan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu