Haurren parkeak berritzeko lanak aurrera doaz
Gure herriko hainbat haur parke aisialdi parkeak berritzeko lanak aurrera jarraitzen dute. Udalbatzak onartutakoaren arabera, Ermuan 160.000 euro inbertituko dira hainbat haur parkeko elementuak berritzeko edo horiek osorik ordezkatzeko, edo Gipuzkoa Etorbidea kaleko Miguel de Unamuno Gizarte Zentroan egin den legez, berria prestatzeko. Proposamena EAJ udal taldeak egin zuen, ehun mila eurotako zuzkidura adostuz, ondoren horren osagarri PSOEren –gizarte zentroa- eta PP alderdien ekarpenak –funtzio eta mugikortasunean arazoak zituztenentzat egokitutako aparailuak jartzea- gehitu zitzaizkiolarik.
Egokitu den lehen parkea San Pelaiokoa izan da, estalpea duelako eta lanak egitea posible izan delako, nahi urtarrila eta otsailean eguraldi txarra izan eta euri asko bota duen. Gure osorik birmoldatu da, bai diseinuan bai elementuetan guztiak aldatu baitira. Segurtasun zoladura jarri da lurrean, 190 metro karratuko azalera duena. Eta horrekin bat igotzekoak diren dorre bi, haurrentzako kulunka, muelledun euskarria duten bi, dorrea txirristaduna, orotariko terrenoko beste muelledun bat eta jolasen kartela.
Otsailean zehar ere, Goiko parke gunearen eta Gizarte Zentrokoaren moldaketak egin dira. Goikon baita ere segurtasun zoladura jarri da lurrean, 190 metro karratuko azalera duena. Aluminozko euskarriak dituen moludoa jarri da, otartxoa duen kulunkaria eta egokitutako beste bat, dinamix sareak, endredatzeko posteak, eta jolasen kartelak.
Oraindik hasteke daude Karabixa parkearen (Mapfre aurrekoa) egokitzapen edo moldaketa eta Errotabarri parkearena, azken hori osorik berrituko delarik. Azken horretan, segurtasun zoladura jarriko da lurrean, 144 metro karratukoa, ekipo modularra, integraziorako taldea, egokitutako kulunka eta otarduna, eta beste bi elementu muelleekin. Lan hauei datozen asteetan helduko zaie.
Lotutako albisteak

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du