Poesia errezitaldi ireki eta librea egingo liburutegian

15.03.18
Udal Liburutegia

Olerkiaren Munduko Eguna ospatuko dugu datorren astean -martxoaren 21eko asteazkenean-, eta hori dela-eta, egun horretan Liburutegiak poesia errezitaldia antolatu du, zeina arratsaldeko 7etan hasiko den zerbitzuan bertan.

Errezitaldia hori Maite Lorenzo aktoreak dinamizatuko du eta Ermuan nahiz Eibarren egiten diren tailerretara doazen pertsonek protagonistak izango eta parte aktiboa hartuko dute. Ekintza honetako dinamizatzailearen esanetan “olerkiak liburuetatik eta kaxoietatik argitara ateratzea, irakurri edo errezitatuko dituzten pertsonen ahotsean olerkiak bizitza hartzea eta poesia komunikatzeko tresna eta pertsonen arteko elkartasuna errazteko tresna bihurtzea da”.

Autoreei dagokionez, Gioconda Belliren, Claudia Larsen, Marcos Anaren eta Federico García Lorcaren olerkiak errezitatuko dira, besteak beste.

Mikrofono irekia egongo da nahi duten pertsona guztientzat, naturaltasunez, 3 minutuko gehienezko iraupena izan dezaketen olerkiak errezita ditzaten.

Martxoaren 21a Poesiaren Munduko Eguna ospatzeko erabakia UNESCOk hartu zuen 1999. urtean. Ekimen honen helburu nagusia hizkuntza aniztasuna olerki adierazpenaren bidez laguntzea.

Bestetik, egun honek olerkien heziketa sustatzea, olerki errezitaldietako ahozko tradizioa bultzatzea, argitaletxe txikiei laguntzea, komunikabideen bidez olerkiaren irudi erakargarria zabaltzea, eta gainerako adierazpen artistikoak, esaterako elkarrizketa, antzerkia, dantza, musika eta margolaritza indarberritzea.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean