Hazteko prestatzen ari da zuntz-optikako ‘Fibermua’ sarea

16.03.18
Ekonomi Sustapena

Zuntz-optikoko ‘Fibermua’ udal sarea hazten jarraitzeko erabakia hartu du eta prestatzen ari da. Teknologia ziztu bizian etengabe aurreratzen da; gaur berrikuntza dena bihar –edo hilabete gutxitara- ‘antzinakotzat’ jo baitezakegu gure gizartean. Ermuan zuntz-optikoa dugunetik lau urte pasa dira eta, jada, egonkortua dago bai Ermuan baita Mallabia hirigunean ere. Denbora horretan oso baliozkoa zaigula agerian geratu da, amets edo proiektu izatetik errealitatera pasaz: gaur egun lau telekomunikazio operadoreek –esku telefono, etxeko telefono, adsl, datuak, eta horien biltegiratze edo TBa- zerbitzuak eskaintzen dituzte. Operadoreak Adamo, Esanline, Nubip eta Sarenet, dira, lauren artean mila berrehun eta berrogeita hamar (1.250) bezero dituztenak.

Teknologia etengabeki aurrera eta aldatzen doanez, Promosa udal sozietate publikoak sarea egokituko du osagai berriagoak jarri eta instalakuntzaren bideragarritasuna bermatu eta haz dadila ahalbidetzeko. Horri esker, telekomunikazio operadore berriak –handienak barne- herrira etortzea eta bat egitea posible eginez, hala nahi badute behintzat. Egokitzapena etxebizitzetako portale eta garajeetan jarritako beltz koloreko kutxatan egin behar da (COT –terminal optikoen kutxa- deritzanetan). Modaketa lanak apirilean hastea aurreikusten da eta horiek egingo dituzten langileek behar bezala identifikaturik joango dira, komunitate bakoitzari aldez aurretik oharra luzatzeaz gain.

Horiek horrela, udala komunitateetako administratzaile eta presidenteekin harremanetan jarriko da portaletara sartzerik izan dezaten, kutxak eta banatzaileak gaurko eta etorkizun hurbileko teknologiari moldatzeko. Egin beharreko lanak arinak kontsideratzen dira, ez baita zulorik edo igeltserotza lanik, bakarrik kaxak moldatu eta seinale solairu ezberdinetara zabaltzeko banatzaileak egokitzea. Egongo den eragozpen bakarra, zerbitzuen etenaldia izango da, ordu batzuetan seinalea moztu egin beharko delako. Zerbitzua lanak bukatu eta ahalik eta azkarren emateko asmoa dago.

Udalak herritarren eta sareko bezero direnen laguntza eta ulerpena eskatzen du, doikuntza tekniko honi esker telekomunikazio operadoreen aukera zabaltzea eta horien arteko lehiakortasuna areagotzea, aukera horiek ermuar guztientzako mesedegarriak izan dakizkigularik.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren