Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLLen) inguruko hitzaldi bi egingo aste honetan

19.03.18
Gizartea

Martxoan aurtengo Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLLak) eskatzeko epea zabalduko da eta, horren harira, lehen mailako arretako udal gizarte-zerbitzuek nahi duen guztiarentzat irekiak izango diren saio informatibo bi antolatu dituzte aste honetarako.

Lehena asteazkenean, martxoaren 21ean, eginen da arratsaldeko 6etatik aurrera, Sallabente ikastetxe publikoko liburutegian. Bigarrena, berriz, ostegunean egingo, goizeko 11etatik 12etara Erdikokale 21ean dugun Nagusien Etxeko aretoan. Argibideetarako hitzaldi biak ordu beteko iraupena izango dutela aurreikusi da.

Gizarte Larrialdietako Laguntzen inguruko xehetasunak ezagutu nahi dituzten ermuar guztiei deia eta gonbitea luzatzen diete, Gizarte Zerbitzuetako lankideek. GLLen helburua beharra dutenei laguntzea da etxebizitzako gastuak, energia-hornidurak, elektratresnak eta ‘Osakidetzak’ osasun euskal sistemak gain hartzen ez dituen hainbat ordaintzea da.

Laguntza deialdi horri jarraiki, eskubidea izan eta eska dezaketela uste dutenak martxoaren 26tik hasita eskabidea aurkeztu edo horretarako hitzordua hartu ahal izango dute Abiapuntu udal bulegoan, Konbentukoa kalean. GLLak aurtengo azaroaren 30era arte eskatu ahal izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.