Interrupted antzezlan umoretsua, ostiral honetan Ermua Antzokian

21.03.18
Ermua Antzokia

Anabel arrakasta handiko emakumea da, bere garaiko olatu frenetikoaren gainean bizi dea, eta hori ordaindu egin beharko du. Protagonistaren egunerokotasuna zehaztasun handiko antzerki-makineria bat da, baina patu tragiko batek zakarki etengo du horren funtzionamendua. 65 minututan zehar lekuko izango gara nola Anabelek, 6 egunetan bakarrik, bere bizitzaren kontrola pixkanaka galduko duen, erabateko kaos zentzugabean galdu arte.

Sinopsi esanguratsu horren bitartez aurkezten digu Teatro en Vilo konpainiak Interrupted antzezlana. Komedia dibertigarri, original eta lotsagabe honetan, bizitza perfektu bat ustekabean infernu bilakatu daitekeela erakusten zaigu.

Ariana Cardenas, Andrea Jimenez, Esther Ramos eta Noemi Rodriguez aktoreak dira Londresen estreinatutako obra honen protagonistak, eta Madrilgo Talent jaialdian antzezlan onenaren saria jaso dute berriki. Bere konpainiak, Teatro en Vilok, kolektibo ibiltari gisa funtzionatzen du, eta nazioarteko diziplina ezberdinetako pertsonen arteko kolaborazioak sustatzeko plataforma da; horrela, munduko herrialde ezberdinetako eszena sortzaile, artista eta ikertzaile ugari batzen ditu.

Inprobisazioa eta koreografia, irrigarria eta autobiografikoa, umore absurdua eta keinuen bidezko komedia, gozotasuna eta lotsagabekeria… ezaugarri guzti horiek uztartzen ditu Teatro en Vilo konpainiak bere lanetan, eta egun bizi dugun garaia argitzeko abentura biziari ekin dio. Lehenengo atala Interrupted antzezlanean ikus dezakegu. Dena kontrolpean al duzu? Orduan ez zoaz behar bezain azkar!

Interrupted obraren dossierra

Interrupted ostiral honetan, martxoak 23, 22:15etik aurrera antzeztuko da Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean