Aste Santua dela-eta, liburutegiak maileguak nahiz itzulera baldintzak malgutu ditu

26.03.18
Udal Liburutegia

Udal liburutegia itxita izango da martxoaren 29tik apirilaren 2ra arte, biak barne, Aste Santuko egunak izanagatik. Apirilaren 3an berriz ateak irekiko ditu ohiko ordutegian, goizeko 9:30etatik iluntzeko 20.30etara etenik gabe eta, larunbatetan, goizeko 9:30etatik 13:30etara. Hori horrela, gorabeherak erabiltzaileei eragozpenik gutxiena eragin diezaien zerbitzuak maileguak hartzeko nahiz horiek bueltatzeko epeak malgutu egin ditu, pertsona bakoitzaren beharrei moldatzeko asmoz.

Jai egunetan ez dira bilduko, ezta ere ingeles nahiz frantses hizkuntzak praktikatzeko taldeak ez. Asteroko jarduera horiek apirilaren 9ko astean berreskuratuko dira.

Izarra Centren dugun Teknoteka –autonomoki ikasteko gela- zabalik izango da jai egunetan goizeko 9etatik gaueko 10etara bitartean, ezagunak diren baldintzatan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez