Bertan behera utzitako ‘Zama’ filmaren proiekzioa, bihar 20.30etan errekuperatuko da

26.03.18
Ermua Antzokia

Martxoaren 22ko ostegunerako iragarrita genuen zinekluba bertan behera utzi behar izan genuen zineko proiektore digitalaren desenkriptatzailea matxuratu egin zelako. Gorabehera ostiralean bertan gainditu zen, pieza ordezkatuz. Asteburuan proiektorea ondo ibili da eta ez da gorabeherarik izan. Hori horrela, Zama filma bihar –masrtxoaren 27an- proiektatuko dugu, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Hori horrela, filma argentinarra ikusterik izan ez zuten guztiek aukera berria izanen dute biharko egunean.

Zama filma Lucrecia Martel zuzendari ospetsuaren laugarrena da. Martelek egin ohi duen zine neurridun eta zaleentzat kritikaren oniritzia eta txaloak jaso ditu, lan argi, eder eta indartsu kalifikatzaileak eskaini diotelarik, espresuki azpimarratuz atmosferak eta ikus eta soini testura sortzeko duen ahalmena; “ordain sentsorial ugari” ematen dutenak eta “erretinaren muineraino iristen direnak, horri min eman artea”. On Diego de Zama, XVII. Mendean Asuncion herrian kokaturiko ofiziala da, Buenos Aires herrira bidal dezatela zain dagoena. Egindako merituak aintzat har diezaiotela nahi duen militarra da. Destino berriaren zain dagoen urteetan, zuen guztia galdu egiten du. Sevillako jaialdian epaimahaiaren sari berezia La Habanakoaren zuzendari onenarena jaso ditu. Zama iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera proiektatuko dugu.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena