‘El corredor del laberinto’ eta Clint Eastwood azken filmek amaiera emango martxoko zineari

27.03.18
Ermua Antzokia

Ermua Antzokian zinerik onena izango dugu Aste Santuan, ostegunetik Pazkoa astelehenera bitartean

Zineklubean Andrey Zvyagintsev zuzendari beterano eta eskarmentudunaren Sin amor zinta errusiarra ikusi ahal izango dugu. Bere aurrekoi lana, Leviatan titulukoa, Ermua Antzokian eta zineklubean gozatzeko aukeraa izan genuen. Bere herrialdeko gizarteak dituen iluntasun puntuak eta kideen mamuak agerian jartzeko erabakia hartua du. Horregatik, ohituta dago irudi eta solasaldien bidez ikuslea txunditurik lagatzera, arazo eta egoerak zatikatzen dituenean. Sin amor filmak ikusleen saria jaso zuen Canneseko jaialdian eta Oscar sarietarako izendatua egon da, ingelesak ez ziren lanen kategorian. Boris eta Zhenya banatze prozesu mingarri batean murgilduta daude. Bere arazoetan buru-belarri murgildurik ez dute denborarik 12 urteko semeari dedikatzeko.  Semea desagertzen denera artean, orduan lokalizatzeko xedez indarrak batu beharko dituzte. Iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera ikusi ahal izango dugu.

Zine komertzialaren txanda larunbat arratseko zazpi eta erdietan hasiko da, Clint Eastwood zuzendari gomendagarriaren azken lanarekin; 15:17 Tren a París titulukoarekin. Zuzendari beteranoak benetako istorioa oinarri hartu du akziozko eta tentsiozko filma prestatzeko. Azken boladan gertatzen zaionari jarraiki, lanak aldeko nahiz kontrako kritikak jaso ditu. Batzuk txalotu, beste batzuk mespretxatu. Agian, egia izango da Eastwood ez dagoela bere garairik onenean baina bere lanek beti dute zuzendari aditu baten ukituak, azken urteetan filma onenetako batzuk sinatu dituenarenak. 2015eko abuztuaren 21ean Thalys tren bat Amsterdametik abiatzen da Parisesantz. Trena Frantziako iparraldea zeharkatzen ari denean atentatua gauzatu nahi du terrorista batek. Hiru turista iparramerikarrek ez diote utziko, atentatu saiakera ekidinez. 15:17 Tren a Parisek istorioa kontatuko digu. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena,Wes ball zuzendariaren El corredor del laberinto: La cura mortal, saga arrakastatsuaren azkena da. James Dashnerren idatzitako eleberri arrakastatsutik sorturiko distopiaren hirugarren lana. Thomas labirintuan itxi eta bere oroitzapenak lapurtu zizkion gizartearen eta erakundearen atzean zer ezkutatzen den ezagutu ahal izango dugu. Thomasek bere bizita errekuperatzeko mantenduko duen borroka desesperatuan are akzio, intriga, tentsio eta abentura gehiago. Behar bada, bere bizitza ez ezik gizateria ere salbatuko du. Trilogia horrela bukatzen da, istorioa jarraitu duten zale guztiei ez die kalerik egingo, ez eta zientzia fikzioa gustatzen zaienei ere. ‘El corredor del laberinto; la cura mortal’ ikusi ahal izango dugu larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko 19:30etan.

Azkenik, haur eta gaztetxoen emanaldian, arratsaldeko 5etan marrazki bizidunen Boonie Bears, el gran secreto titulukoa ikusi ahal izango dugu. Briar bizitzaz aspertua dagoen hartza da, egoerari iraulia emateko zirkora joaten dena. Familia ez dago ados, eta bilatu eta etxera bueltatu artean ez du etsiko.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu