Aste Santurako liturgiak ezagutzera eman ditu parrokiak

28.03.18
Gizartea

Aurtengo Aste Santua hastear dago. Pertsona askorentzat hausnarketarako eta otoitz egiteko egunak eta beste hainbatentzat atseden egunak izango direnak. Nahiz eta Ermuan ez da prozesiorik izango, bizidunen pasiorik ezta pausorik edo nazarenoz jantzitakorik, eliza katolikoarentzat hain egun garrantzitsuak direnez kristau ermuarrek ez diote ekitaldi bereziak ospatzeari uko egingo. Azken urteetan bezala parrokiak fededunentzako ekitaldi eta ospakizunak prestatu ditu, horiek programa batean jaso dituelarik.

Jarduerak aurreko astelehenean hasi ziren -19an-, taldeko penitentziarekin. Erramu igandeko meza ere horren barne dago. Nolanahi ere, gauzarik gehienak Aste Santuko egunetan gauzatuko dira, zeinari amaiera emango zaio, Pazkoa igandean.

Helduek hainbat jarduera eta ekitaldi izango dituzte, nahi izanez gero behintzat. Datozen egunetarako jarduerak ondoren zerrendatzen ditugu:

  • Martxoak 29, ostegun santua
    • 19:00etan: Jaunaren afaria
    • 22:00etan: Ordu Santua
  • Martxoak 30, ostiral santua
    • 11:00etan: Gurutze bidea
    • 17:00etan: Jaunaren pasio edo nekaldia
  • Martxoak  31, larunbat santua
    • 22:00ean: Pazko-gaubeila.
  • Apirilak 1, Pazko igandea
    • 12:30etan. Pazko igandeko meza (meza bakarra izango da)

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko