Azkenengo asteak Folkez Blai lehiaketan izena emateko

05.04.18
Kultura eta Gazteria

Folkez Blai lehiaketa musikalaren hamahirugarren edizioa lehen pausoak ematen hasi da, eta zabalik dago jada folk taldeentzat izena emateko epea. Ermuko Udaleko Kultura Alorrak datorren maiatzaren 15era arte, asteartea, jasoko ditu parte hartzeko interesa duten taldeen grabazioak.

Edozein estilo eta modalitateko folk musika jorratzen duten musika taldeek parte hartu dezakete lehiaketan, betiere bi disko edo gehiago editatu ez badituzte. Horretarako, taldeek lau abestiz osatutako grabazio bat, euren historiala, argazki bat eta harremanetarako helbidea bidali beharko dituzte Kultura Alorrera gutunez (Lobiano Kulturgunea, Goienkale 10) edo posta elektroniko bidez plopez@udalermua.net helbidera idatzita.

Proposamenak aztertu ostean, epaimahaiak 6 talde finalistak hautatuko ditu, eta horiek 2018ko irailaren 14an, 15ean eta 16an Orbe Kardinala plazan izango den lehiaketan zuzenean arituko dira. Azkeneko egunean talde irabazlea zein izan den jakinaraziko da, eta 3.000 euroko diru-saria jasoko du. Bigarren sailkatuak 1.500 euro irabaziko ditu, eta finalean aritzen diren talde guztiek 400 euro jasoko dituzte Ermura zuzenean jotzera etortzeko gastuak ordaintzeko.

Lehiaketaren xehetasun eta oinarri guztiak orrialde honetan kontsultatu daitezke.

Folkez Blai lehiaketak bere sorreratik bi helburu nagusi izan ditu: batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea. Gainera, horiekin batera, hirugarren xede bat ere gehitu da: Ermura gerturatuko diren pertsona guztiei musika mota hori deskubritu eta ezagutzeko aukera eskaintzea.

Lotutako albisteak

Imagen
14.06.24
Mugarteak aire zabaleko XXX. pintura lehiaketa antolatu du

Lehiaketa igande honetan, ekainaren 16an, izango da Ermuko kaleetan
Imagen
14.06.24
Ongaraik auzoko jaiak berreskuratu ditu ia lau hamarkadaren ostean

Bazkari herrikoia, musika eta txirrindulari erronka dira egitarauko protagonistak
Imagen
07.06.24
Asteburuan 'Txindurri eguna' ospatuko da

Taldeak antolaturiko jarduerak gauzatuko larunbata eta igandean