Formakuntza ikastaro berriak Ermuko KZgunean

05.04.18
Hezkuntza

Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan kokatzen den Ermuko KZguneak doako formakuntza eskaintzen die erabiltzaileei, ikastaro presentzialei nahiz Internet bidezkoei esker.

Honako aurrez aurreko ikastaroak antolatu dira apirilerako:

  • Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako (16 ordu): apirilaren 4tik 13ra 18:00etatik 20:00etara.
  • Oinarrizko Internet (20 ordu): apirilaren 16tik 27ra 11:00etatik 13:00etara.
  • Ofimatika tresnak (20 ordu): apirilaren 16tik 28ra 18:00etatik 20:00etara.

Bestalde, honako urruneko ikastaroak ere burutu daitezke:

  • Twitter (4 ordu): apirilaren 9tik 18ra.
  • Wikiloc: Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak (20 ordu): apirilaren 9tik 25era.

Formakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria ateratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen ditu Kzguneak.

Informazio gehiagorako, interesdunek 94 403 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako