Kattalin Miner idazlea apirileko irakurketa klubeko saioan izango da

06.04.18
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak antolatzen duen euskarazko irakurketa klubak gonbidatu berezi bat izango du apirileko saioan: Kattalin Miner, taldekideek azkeneko asteetan irakurri duten Nola heldu naiz ni honaino liburuaren egilea, hain zuzen.

Kattalin Miner (Hernani, 1988) kazetaria eta militante feminista da. Nola heldu naiz ni honaino (Elkar, 2017) bere lehenengo eleberria da, eta Igartza saria lortu izanari esker kaleratu du. Lan horretako protagonista, Jezabel, arrakasta handiko emakumea da, eta erabakiak hartzera ohituta dagoen arren, itxuraz garrantzirik gabekoak diren eguneroko erabakiez estututa sentituko da. Jazoera horien bidez, idazleak bere belaunaldiaren argazkia aurkezten du.

Hitzordua datorren astelehenean, apirilak 9, 19:30etik aurrera izango da Lobiano Kulturgunean, eta sarrera librea da.

Irakurketa kluba aldez aurretik liburu bera irakurri duten 15-20 petsonak osatzen dute. Irakurleak testuaz mintzatzeko biltzen dira hilean behin, iruzkinak egin, iritziak eman eta irakurketan bizitakoa adierazteko eta obraren testuinguruaz, gaiaz, autoreaz eta abarrez hitz egiteko.

Liburutegiak lortzen eta banatzen ditu irakurgaiak partaide guztien artean, eta euskarazko saioak Peru Magdalenak dinamizatzen ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"