Thrillerra eta komedia: Ermua Antzokiaren zineman ikusiko ditugun generoak asteburuan

10.04.18
Ermua Antzokia

Ostegunean zine aste berriari ekingo dio Ermua Antzokiak. Zineklubean Fatih Akin zuzendri alemaniarraren En la sombra thrillerra ikusi ahal izango dugu. Akin ezaguna dugu, aurretik The Cut / El Padre bezalako filmak ere proiektatu izan ditugulako zineklubeko emanaldietan. Oraingo honetan bizitasun handiko thriller batekin datorkigu, atzerriko hizkuntzako filma onenarentzat Urrezko Puxika eskuratu duena eta, baita neska interprete onenaren saria Diana Kruger protagonistarentzat, Canneseko Jaialdian. Katjaren bizitzak zentsua galtzen du senarra eta semea atentatu batean galtzen dituenean. Epaiketa oso luze eta korapilatsua da; amaitu ostean Katjaren obsesio bakarra mendekua hartzea izanik. Krigerrren interpretazioa bikainarekin bat egiten dute narrazio on eta espresiboak, drama eta interpretazioaren tarteko filma sendo bat ekoiztuz. En la sombra iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Zine komertziala ikusteko parada, laburntatetik aurrera izanene dugu. Arratseko zazpi eta erdietan Armando Iannuciren La muerte de Stalin komedia britaniarra izanik pantailan. Komedia azidoa da, Steve Buscemi aktorea bere paperean murgildurik badago ere, bere indar umoristikoa taldearen interpretazioan du, aktore aipagarri multzo ederra duelako, besteak beste, Olga Kurylenko edo Paddy Considine. Satirak eta irainak eskutik doaz Stalin zenaren heriotzaren azken aurreko eta ondorengo egunak kontatzen dituen filma honek. Inteligentzia eta vaudeville uztartu egiten dira heriotzaren inguruko jazoera historikoan. Barrez lehertzeko moduko… kontakizuna. La muerte de Stalin baita igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusteko aukera izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena thriller estatu batuarra da, Gorrión Rojo titulua duena. Los juegos del hambre seriearen zati handi bat gidatu zuen zuzendariak, beste behin Jennifer Lawrence aktorearekin kontatu du thriller bizia atontzeko, inteligentea, espioitzaren zinea hankaz gora jarri duena. Filma kezkagarri, elegante eta xurgatzailea da, Hollywoodeko zineak oraindik historia onak kontatzeko aukera baduela eta gai diren profesionalak daudela agerian jarri duena. Luxuzko bigarren mailako aktore bi ditu: Jeremy Irons eta Charlotte Rampling. Dominika Egorova Bolshoi konpainiako dantzaria da, lesionatu eta karrera utzi behar izaten duena. Gogoz kontra ‘etxe-txolarre’ -gorrioi txoria- izateko errekrutatzen dutena, errusiar segurtasun zerbitzuko agente lirain eta prestatua. Dominikak bere gorputza arma gisa erabiltzen ikasiko du. Bere lehenengo objektiboa Nate Nash (Joel Edgerton) CIA agentziako funtzionarioa izango da, agentzia errusiarrean izan den isilpeko infiltrazio nagusiaren arduraduna. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, haur eta gaztetxoentzako emanaldian, igandeko 5etan, marrazki bizidunen artean legenda bihurtu izan den pelikula ikusteko aukera izango da. Ralph Bakshik egindako El señor de los anillos en bertsio animatua.

Argibide gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan