Hemendik gutxira hasiko ditu ETSk trenaren bidea berria eraikitzeko lanak
Ermuan errei bikoitzeko trenbidedun geltokia eraikitzeko eta herria zeharkatzen duen tren ibilbidea desbideratzeko Euskal Trenbide Sarearen (ETSren) lanek, Izpilla mendixka azpitik sartuz, aurrera jarraitzen dute eta ingeniaritzako mugarri berri bati aurre egiteko prestatzen dihardute. Hemendik egun gutxira geltoki berria eta Izpilla paraje azpiko tunelarekin bat egingo duen zatia eraikitzeari ekingo diote, Izpilla azpitik Eitzagara arte doan zatiarekin jarraitzeaz gain. Bizkaia Etorbidean kokatzen den eta errepide gainetik pasako den zati hori egiteko egitura metaliko espezifikoa (zinbria) altxa eta prestatu behar dute. Mekano hodia eta zura erabiliz, zeinaren oin eta euskarriak 634-Nazionalaren alboetan jarri beharko dira, espaloia nahiz aparkalekuko beste zatia ere okupatuaz. Afekzioak izango direla eta espaloi hori itxi behar izango direla aurreikusten da.
Zinbria hori altxatutakoan kofratu eta hormigoia botatako da. Teknikoki bere zailtasuna duen lana da eta segurtasuna bermatzeko, lanak egingo diren leku horretatik ez zaie utziko oinezkoei azpitik pasatzen. Errepidea zabalik mantenduko da eta trafikoak bai izango du pasatzerik. Lan hori egiteko 2 edo 3 aste beharko direla estimatzen da. Horregatik, atzokoan obrako zuzendaria eta bete talde teknikoa udal Bulegoko zuzendariarekin eta kideekin bildu ziren, afekzioak eta alternatibak aurreikusi eta adosteko. Hainbat irtenbidea aztertu dira, oro har oinezkoentzat eta San Antonio nahiz Gipuzkoa Etorbideko bizilagunengan eragina izango duten desbideratzeak; eragozpenak gutxitze aldera lanak gauez egitea, eta abar… Irtenbideak adostu nahi dituzte alde biek, batetik obren lan erritmoa mantendu eta aurreikusitako plangintzari eutsi ahal izateko eta, bestetik, hiriguneko auzo eta zonaldeen arteko komunikazioa eta akzesibilitate edo irisgarritasuna bermatuz, barrera arkitektoniko behinenak ekidinez.
Geltokia eta tunela lotuko dituen zatia eraikitzeko lanak berehala hastea aurreikusten denez, Pazkoa astea AEE esleipendunak beste bi egitura jarri ditu gure herrian; bat Kaltxangon eta bestea autobide sarrera zaharraren parean, kamioiek eta bestelako ibilgailu handiek (garabiek, garraio bereziek, eta abar…) arazorik gabe pasatzeko izango duten gehienezko altuera adierazteko.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da