Katixa Agirre idazlea apirileko irakurketa klubeko saioan izango da
Gaztelerazko irakurketa klubak gonbidatu berezi baten bisita izango du apirileko saioan; Katixa Agirre, azkeneko hilabetean irakurritako Los turistas desganados liburuaren idazlea izango da bertan.
Katixa Agirre (Gasteiz, 1981) 2007. urtean murgildu zen euskal letren munduan Sua falta zaigu ipuin bildumaren eskutik, eta 2009an Habitat liburuarekin eman zion jarraipena. Haur eta gazteei zuzendutako hainbat tituluren ostean, 2015ean Atertu arte itxaron bere lehen eleberria argitaratu zuen, eta horren itzulpena da, hain zuzen, Los turistas desganados. Horretaz gain, Ikus-Entzunezko Komunikazioan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Agirre.
Hitzordua ostegun honetan, apirilak 12, 19:30ean izango da Lobiano Kulturgunean. Sarrera librea da, eta topaketa Peru Magdalenak dinamizatuko du.
Aldez aurretik liburu bera irakurri duten 15-20 lagunek osatzen dute irakurketa kluba. Irakurleak testuaz mintzatzeko, iruzkinak egiteko, iritziak emateko eta irakurketan bizitzakoa adierazteko biltzen dira, eta obraren testuinguruaz, gaiaz, autoreaz eta abarrez ere hitz egiten dute. Horrela, klubak ikasteko eta sozializatzeko gune bihurtzen dira. Liburutegiaren egitekoa da partaide guztientzat irakurgaiak lortzea eta banatzea.
Lotutako albisteak
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko