‘Story Time’, ingelesezko ipuin kontaldia

12.04.18
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Story Time ingelesezko ipuin kontaldi saio berria antolatu du larunbat honetarako, apirilak 14.

Ipuin saioaren izenburua Storytelling around the world da, eta 4 eta 9 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago. Language School arduratuko da kontaketaz.

Jarduera hau liburutegiak asteburuetarako antolatzen dituen ekintzen egitarau bereziaren barne dago, eta helburu bikoitza du: batetik, ahozko tradizioaren bitartez ipuinen mundura hurbiltzea eta, bestetik, umeen ingelesezko gaitasun linguistikoak hobetzea.

Kontaketa saioa Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 17:30etik aurrera. Sarrera doakoa da, baina saioan isiltasun eta kalitate baldintza egokiak bermatu ahal izateko, plazak mugatuak izango dira. Gainera, etenik ez sortzeko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez