Astelehenean hasiko ditu ETSk trenaren zubibide berria eraikitzeko lanak
Ermuan errei bikoitzeko trenbidedun geltokia eraikitzeko eta herria zeharkatzen duen tren ibilbidea desbideratzeko Euskal Trenbide Sarearen (ETSren) lanek, Izpilla mendixka azpitik sartuz, aurrera doaz eta astelehenean mugarri berri bati aurre egiten hasiko dira. Astelehenean geltoki berria eta Izpilla paraje azpiko tunelarekin bat egingo duen zatia eraikitzeari ekingo diote, Izpilla azpitik Eitzagara arte doan zatiarekin jarraitzeaz gain. Bizkaia Etorbidean kokatzen den eta errepide gainetik pasako den zati hori egiteko egitura metaliko espezifikoa (zinbria) altxa eta prestatu behar dute. Lan horik datozen hiru asteetan zehar egingo dira.
Mekano hodia eta zura erabiliz, zeinaren oin eta euskarriak 634-Nazionalaren alboetan jarri beharko dira, espaloia nahiz aparkalekuko beste zatia ere okupatuaz. Nolanahi ere, 634- errepidea nahiz espaloia zabalik eta zerbitzua ematen mantenduko dira. Horretarako, obra zuzendaritzak eta Bulego Teknikoak gogotik lan egin behar izan dute, aukera guztien artean onena bilatu eta adosteko, lanak aurrera jarraitzea eta oinezkoei pasatzeko aukera ematea uztartu behar izan dituzte. Zuzendaritzak eta udal bulego teknikoak akordioa erdietsi dute Bizkaia Etorbideko 2, 4 eta 6 eraikinen etxeazpiko garajeen jabeekin, seigarren eta garajeen aurreko tartetxotik lan egingo baitute makinek. Leku horretan zementua botatzen duen kamioia eta materiala egongo dira, garajera sartu-irteteko gutxieneko lekua bermatuaz. Leku gehiago edukitzeko, enpresek tarte horren eta espaloiaren arteko altuera ezberdinak mugatzeko dagoen lorategia kendu egingo da. Gerora, leku hori estazioko zonalde berriarekin bat egiteko txukundu eta bere onera bueltako delarik, guztia konponduz.
Zinbria hori altxatutakoan kofratu eta hormigoia botatako da. Teknikoki bere zailtasuna duen lana da. Muntatuko den egiturak tarte bat izango du oinezkoentzat, seguru eta arriskurik gabe azpitik pasa daitezen. Errepidea zabalik mantenduko da eta trafikoak pasatzerik izango du, oinezkoek bezalaxe. Lan horiek egiteko 3 aste beharko direla estimatzen da. Egitura azpitik igarotzeko aukeraz gain, San Antonio nahiz Gipuzkoa Etoribideko auzotarrek abeletxeko erresidentzia aurretik joateko aukera izango dute, nahiz eta aldapa gainditu beharko duten.
Geltokia eta tunela lotuko dituen zatia eraikitzeko lanak berehala hastea aurreikusten denez, Pazkoa astea AEE esleipendunak beste bi egitura jarri ditu gure herrian; bat Kaltxangon eta bestea autobide sarrera zaharraren parean, kamioiek eta bestelako ibilgailu handiek (garabiek, garraio bereziek, eta abar…) arazorik gabe pasatzeko izango duten gehienezko altuera adierazteko.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da