J. Bardem eta P. Cruz protagonista dituen ‘Loving Pablo’, Ermua Antzokian asteburuan

17.04.18
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak hasiera emango dio zine aste berriari. Osteguneko zineklubean filma oso berezia izango dugu. Dorota Kobiela eta Hugh Welchmanek zuzenduriko ‘Loving Vincent’ titulukoa, zeina marrazki bizidunak diren. 1891ko udan Armand gazteak Theo nebak bere buruaz beste egin auarretik Vincent Van Goghek harentzat idatzitako eskutitza jaso zuen. Theoren bilaketan zegoela, Armand suitzidioaren atzean erailketa egon ez ote den susmoa du. Filma aparta hau osatzen duten 56.800 fotogramak banan banan pintatu izan dituzte artista ugarik, guztien artean Van Gogh eta bere maisu estiloaren unibertsoa errekreatu ahal izateko. Europako Zine sarietan marrazki bizidunetako filma onenarena jaso izan du. Baita ikusleena Annecy jaialdian, Osacar sarietarako ere izendatua izan zelarik. Loving Vincent ikusmenerako benetako estimulua da, filma sinez hipnotikoa. Ohiko iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da. Joseph Kosinski zuzendariaren Héroes en el infierno titulua lehenengoz proiektatuko dugu. Lan indartsua da, akzioa, ikuskizuna eta emozioak ederki uztartzen dituenak. Filma handitu egiten da metrajeak aurrera egin ahala eta aipagarri oso da, Jeff Bridgesen interpretazioa. 2013ko ekainean sute erraldoi izan zen, zeinak Arizona lurraldeko zatu handi bat kiskaldu zuen. Bertako Granite Mountain Suhiltzaile taldeak gertakizun hartan egindakoaren istorioa da. Ezbeharren inguruko filma raginkorra, gertaera gogrren atzean izan ohi den heroismoa begi aurrean jarriko diguna. Heroes del infierno, igande gaueko 10etan eta baita astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko beste proposamena Loving Pablo titulukoa da, Fernando León de Aranoa zuzendariaren azken lana. Aranoak Pablo Escobar narkotrafikatzailearen igoera eta lurreratzea kontatzen digu, denboraren poderioz legenda beltzean bihurtu baita. Javier Bardem da Escobarren papera egiten duena, pertsonai benetan kezkagarria, Kolonbian ia pertsonalitatetzat hartutako izan zena une baten. Filmak istorioa birsortzen du Escobarrek Virginia Vallejo maitalearekin izandako erromantzea oinarri hartuta. Virginia lurraldeko kazetari ospetsuenetarikoa zen eta papera Penelope Cruz aktoreak egiten du. Aranoak filma sendoa egin du, konplazentzian erori gabe. Tenperamendua duen lana da, teknikoki ondo egindakoa, akzio eszena onak ditu eta, beste behion, azpimarratzekoa da Bardemek pertsonai baten larruan sartzeko duen gaitasuna, bere egin eta erabat bikoizteraino. Interpretazio bikain eta erraldoia. Loving Pablo ikusi ahal izango dugu latrunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan.

Azkenik, haur eta gazteei zuzendutako igande arratseko emanaldian belaunaldi oso bat hazten lagundu zuen pertsonai baten pantaila handirako moldaketa eskainiko digu: Maya erlean bueltan da bere intsektu koadrilarekin batera. Maya erlea, ezti-jokoak filma euskaraz proiektatuko dugu, arratseko 5etatik aurrera etxeko txikien gozamenerako.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean