Ermurako bidean dira txartel elektronikoarekin irekitzen diren edukiontzi berriak

17.04.18
Erakundea

Errefusaren edukiontzi grisak txartela exijitzen du zabaldu eta erabiltzeko eta berdea ordezkatuko du. Hondar organikoen edukiontzi marroiak ere txartel berarekin erabili ahal izango dugu, behar dugunean eta nahi beste. Txartelak orain arteko giltza metaliko ordeztuko du.

Edukiontzia marroia erabiltzen duten herritarrek txartel berria etxean jasoko dute. Aldiz erabiltzen ez duten etxebizitzek inskribatu, behar den materiala nahiz txartela jaso beharko dute, sistemari atxikitzeko guztiontzat derrigorrezkoa izango baita.

Debabarrena Mankomunitateak edukiontzi berriak ipiniko ditu hondakin bilketa sistema berria bultzatuko du, organikoa eta errefusaren edukiontziei itxitura elektronikoa jarriz %50eko bilketa selektiboa gainditzeko helburuarekin. Arcadio Benitez presidenteak adierazi duenez: “Mankomunitateak baliabideak jarri ditu, orain denon konpromisoa behar dugu hondakinen bilketan portzentaje handiagoak lortzeko. Ermuko hedapena ondo joango denaren itxaropena dugu elkarteko azken herria izatean, aldez aurreko esperientzietatik ikasi eta hasierako proposamenak hobetu egin dugulako”.

Edukiontzi marroia erabiltzen duten herritarrek, bi edukiontziak (organikoa-marroia eta errefusa-grisa) irekitzen dituen txartela etxean jasoko dute. Materia organikoaren bilketan izena eman ez duten eta metalezko giltzarik ez duten herritarrek, Erdiko kale 5eko etxebeko lokalean (Casa Lucre) egongo den informazio puntutik pasa beharko dira txartela jasotzera. Txartela beharrezkoa da errefusaren edukiontzia irekitzeko. “Ermuak txartel bidezko edukiontzi berriak izango ditu, europako irizpideei jarraiki eta Mankomunitatean erabakitakoarekin bat gehiago birziklatu dezagun, gizarte jasangarriago bat eta ingurumenarekiko abegitsuagoa izateko” adierazi du Jose Luis Araujok, Ermuko Udaleko alkateorde sozialistak.

Gaurko egunean edukiontzi eta sistema berriaren hedatzeari hasiera ofiziala eman zaio plangintza udalbatzar kideei aurkeztu eta gero, gai-orokor eta plenora altxa beharrekoen informazioan. Eta hedabideen aurrean jarraian egin den agerraldiren ondoren. Kanpainarako mikrosite propio bat prestatu izan da, zeina mankomunitatearen webgunean txertaturik dagoen. Bertan zehetasun eta azalpen guztiak jasota daude.

Informazio bulegoa

Edukiontzi eta sistema berriaren ezarketarekin batera informazio kanpaina abiatuko da, sistema berriaren inguruko zehaztasun guztiak ezagutarazteko eta herriko etxebizitza oro horretara atxikitzeko.

Informazioa emateko bulegoa Erdiko kale 5eko etxabean kokatuko da, (Gozo-gogozen parean edo Lucre etxea deritzanean) apirilaren 24tik maiatzaren 15era arte (biak barne). Bulegoaren ordutegia astelehenetik ostiralera 9:30 – 14:30 eta 15:30 – 19:30 eta larunbatetan 9:00 – 14:00.

Informazio bulegoan (Lucre etxean) organikoarentzako materiala jaso ahal izango dute: txartela, konposta egitea ahalbidetzen duten poltsak eta zulodun ontzia. Gaikako bilketarako erabiltzen diren gainerako edukiontziak (beira, ontzi arinak eta papera nahiz kartoia) bere horretan jarraituko dute; irekita, gaur arte bezala.

Hitzaldiak

Bilketa sistemaren aldaketak azaltzeko, Lobiano Jauregian apirilaren 11 eta 16an eman diren hitzaldietan ehun pertsonek parte hartu izan duten. DebabarrenakoMankomunitateak eta Udalak gure esker ona adierazten diegu bertaraturiko guztiei parte hartzeagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua