Andoni Ferreño eta Carla Hidalgo aktoreek ‘Carretera y manta’ antzezlana aurkeztuko dute
80. hamarkadako lehen urteetan, Albentar errepertorio-konpainia bizirik irauten ahalegintzen da herriz herri, funtzioz funtzio, kasinoetan, parrokiako zineetan eta bingoetan emanaldiak eskainiz. Horretarako, edozein generorekin ausartzen dira agertokian: errebista-numeroetatik hasi, eta vaudevillean zehar, egoerazko komedia eta haur ikuskizunetara arte. Gloriarekin baino gehiago epikarekin, egoerarik dibertigarrienetarako bidea zabaltzen dute.
Abiapuntu horrekin hasten da Iluna Konpainiaren produkzio berria, Carretera y manta. Andoni Ferreño ermuarra eta Carla Hidalgo ditu protagonista antzezlanak, eta gure herrian ikusteko aukera izango dugu aste honetan.
Camioneta y manta obrak artista txiki batzuen bizitza erakusten du, komedia estilo ezberdinei errepasoa egiten dien eta irribarreak eragiten dituen bitartean; guztia, gainera, gozotasunez eta emozioz beteta. Estilo eta erregistro aniztasun horri esker, Ferreño eta Hidalgo inoiz ez bezala ikusteko aukera izango dugu.
Miguel Goikoetxandiak idatzi eta zuzendutako antzezlanak 80 minutu inguruko iraupena du, eta ostiral honetan, apirilak 20, 22:15etik aurrera izango da ikusgai Ermua Antzokian.
Sarrerak salgai daude jada 12 euroren truke Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.
Lotutako albisteak

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu