Komikia eta nobela grafikoak protagonista dira udal liburutegian

18.04.18
Udal Liburutegia

Komikien eta eleberri grafikoen irakurketa bultzateko xedez, eta gazteak komikien mundura hurbildu eta murgiltzeko hamar tailer erskini ditu udal Lburutegiak. Tailer horietatik, bost literaturaren ikuspuntutik landuko eta beste bost ilustrazioaren ikuspuntuan zentratuta landuko.

Saio literarioak Peru Magdalena idazle, bertsolari eta ilustratzaileak gidatu ditu. Tailer hauetan Ermua BHIko 4. mailako ikasleek eta Batxilergoko lehenengo mailakoek eta Colegio San Pelayoko DBHko 4 ikasleek hartu dute parte. Ikasleek ”Solos”, ”Indiara bidaia” eta ”Txinara bidaia” lanek irakurri eta aztertu dituzte.

Bestetik, ilustrazio tailerraren gidari marrazkilaria eta UPV/EHUko Arte Ederretako irakaslea den Josen Morlesinek eman ditu. Saio hauetan genero literario honetan murgiltzeko sarrera eta estilo desberdinen ibilbidea eginen du. Bukatzeko tablet grafiko batez teknika desbedinak erakutsiz, partaide guztion artean bineta kolektibo bat eginen dutelarik.

Ekintza honen osagarri dira Liburutegian dagoen komiki berrien erakusketa eta bi hilabete hauetan komikiak maileguan hartzen dituzten pertsona guztien artean egingo den zozketa.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez